Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezegonkortu, ezegonkor(tu), ezegonkortzen du ad egonkortasuna galdu. ik desegonkortu.

«Hauteskundeak prestatzeko une kritiko honetan Irak ezegonkortu dezake erasoaldiak», azaldu zion Annanek Bushi.  Berria - Mundua   2004-11-10

Taldea ezegonkortzeko zabaldutako zurrumurruak dira.  Berria - Kirola   2004-07-31

Ekialde Hurbila ezegonkortzeko ahalmena duen gatazka da arazo kurdua.  Berria - Mundua   2006-01-12

Atzerritik egoera ezegonkortzeko saioak bertan behera uzteko eskatu zuen.  Berria - Mundua   2006-03-28

Egoera ezegonkortzen saiatzen direnak terroristatzat joko ditugu eta zortzi eta hogeita bost urte bitarteko kartzela zigorra, bizi osorako kartzela zigorra edo heriotza zigorra ezarriko diegu.  Berria - Mundua   2006-03-17

Konponbidea ezegonkortzeko planteatu diren hainbat neurri deuseztatu behar ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Sudanek eskualdea ezegonkortzea leporatu dio behin eta berriro Eritreari.  Berria - Mundua   2004-10-20

Ministroaren arabera, espioien helburua herrialdearen egoera politikoa eta soziala «erabat ezegonkortzea» da.  Berria - Mundua   2004-07-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus