Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezegonkor izond egonkorrra ez dena. ik desegonkor.

Deus ere ez da finkoa izango, dena ezegonkorra, dena konbultsiboa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Kolore aldagarrizko erauzkinak ematen zituzten, polit-bitxiak haiek ere, baina ezinago ezegonkorrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Etzanda, eserita edo belauniko, egonkor dago gorputza, baina zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Zeren eta, jende xehea aldakorra baita, eta ezegonkorra, eta, beraz, zaintzen ez den omena berehala galtzen baita.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 483. orr.

Berebiziko ekaitz-giro ezegonkorra sortzen da ia egunero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Esan dezakegu, beraz, orden honetako erregelak ezegonkorrak direla, eta lege sinkronikoaren definizioaren barnean oso-osoki sartzen direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da, arima etengabe horretaraxe emana delarik giza nortasunaren funtsa den oreka ezegonkorrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Oreka ezegonkorrean berriro, besoak inora heldu gabe gelditu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus