Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nondik dator, gainera, gizakiek ideia ezegokiak izatea? Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 207. orr.
Izpirituaren izaeratik datorren oro, Izpiritua izanik hura aditzeko kausa hurbila, ideia egoki edo ezegoki batetik etorri behar da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 251. orr.
Gaizkiaren ezagutza, ezagutza ezegokia da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 495. orr.
Aspaldiko garaietako beste lankide batzuk ere halaxe daude: esleitu zaizkien eginkizunak betetzeko, heziketa ezegokia jaso dute. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
Usain ezegokia dario [...], lotsaren usaina. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.
Ez da ibiltzen, bonba bat jartzea esaterako, momentu honetan politikoki egokia ala ezegokia ote den, ondorioak eta erreakzioak zein izanen ote diren, etab. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.
Beraz, guztiak, egokiak ala ezegokiak [...] elkarri jarraikitzen dira ezinbestekotasun berarekin. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 193. orr.
Beraz, gauzen ezagutza ezegokiak barne hartzen duen ezagutzarik ezean datza errakuntza, hots, ideia ezegoki eta nahasietan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 191. orr.
Nire irrits ezegoki hauek sendatzeko? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.
Rosalesek ez dauka zeri heldurik, baina ardurak eskatu beharko litzaizkioke baita kontseilariari ere, parlamentuko batzordean informazioa gordetzeagatik eta kudeaketa ezegoki eta irregularra estaltzeagatik. Berria - Kultura 2004-04-06
Arbourren adierazpenak «ezegoki eta bidegabeak» zirela salatu zuen biharamunean John Boltonek, AEBek NBEn duten enbaxadoreak. Berria - Harian 2005-12-11
Giza akatsa eta jokabide ezegokia egotzi zaie akusatuei. Berria - Mundua 2004-03-09
Aitzineko Proposizioan, gauza singularren propietate komun horietarik erakutsi dugunaz geroz ez dugula ezagutza guztiz ezegokia baizik izaten ahal gure Gorputzaren iraupenaz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 187. orr.
Astearte ta ostiralak, biak dira egun ezegokiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 211. orr.
Orduan, adierazten dugu giza Izpirituak alde batetik, erran nahi baita modu ezegokian, hautematen duela gauza hura. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 143. orr.
Kexa horiek umekeriaren eta berekoikeria ezegokiaren seinaletzat hartu nituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.
Eskola-maisu joan zen Austriako mendialdeko urruneko herrixkaren batera, baina ezegoki gertatu zen lan hartarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Laster baino lehen, Salem herriko gizarte estu eta puritanoak ezegoki eta ezinezkotzat hartu zituen gaztetxoen jokaera haiek eta talde guztia sorginduta zegoela erabaki zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 85. orr.
PSOE alderdi sozialistak Espainiako Legebiltzarrean duen idazkari nagusi Diego Lopez Garridok «erabat ezegoki» iritzi zien Menaren adierazpenei. Berria - Mundua 2006-01-08
ezagutza guztiz ezegokia (3); ezegoki eta (6); ezegokia baizik (3); ezegokia da (4); ezegokia dela (4); ezegokiak dituen (4); ezegokiak dituen aldetik (4); ezegokitzat jo (3); guztiz ezegokia (4); ideia ezegoki (4); ideia ezegoki eta (3); ideia ezegokiak (10); ideia ezegokiak dituen (4); ideia ezegokiek (3); modu ezegokian (4)