Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haur baten ondorengoa naiz, ume baten umea naiz: huraxe dut neure zinezko arbaso bakartzat hautatzen, aitaren izenean eta arbasoen izenean hainbeste ezegiteko egin diren mundu honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.
Ezegiteko bat baino gehiago egitera behartuta sentitu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 325. orr.
Egoera aldrebestu egin zaizue, eta zaigu, eta ezegiteko bat baino gehiago egitera behartuta sentitu naiz... -esan dit, begiak itxi, eta irriño bat egiten saiatzearekin batera-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 325. orr.
Hark egindako ezegiteko hura konponbidean jartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.
-Ezegitekoak eginez gero, ezentzutekoak entzungo ditut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 183. orr.