Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezduin 1 izond duina ez dena, duintasunik ez duena.

Ezin dut jasan aurpegiera ezduin hori, hiltzen ere jakin egin behar da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

Orain ez zuen gehiago bere eskuzabaltasuna alferrik galdu nahi ni bezalako gizaki ezduin, buruarin, gogoeta laburreko batekin. izua nion oinaze fisikoari, gorputzaren sofrimendu lazgarriari, eta bestetik, izua nion akabera ezduin bati, desagertze komiko zantarrari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 73. orr.

Horiek jainko izaeratik hain dagoz urrun, jainkoen artekotzat jotzeko hain dira ezduin, ezen pentsatzekoa baita bizi mugidarik eta sentimenik gabea zer den antzemateko gehiago balio dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Posible al da etika hori politikan? Ez: politikoarentzat, erantzukizun soziala duenarentzat, gizatasunaren ezduina da jokabide hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.

Gauza hauek gogotik uxatzen ez badituzu eta jainkoen ezduin eta haien bakearen kontrako direnak haiei esleitzetik erabat urruntzen ez bazara, jainkoen ahal sakratuak, zeuk desitxuratuak, maiz moztuko dizu bidea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Kapitulu honen aurreko zatian hartutako jarrerak erasoak izan ditzake, bai erlijio guztiak asmakeria eta ameskeriatzat hartzen dituztenen aldetik, bai elizak, berauek aitortzen duten fedearekiko, erabat eta beti ezduintzat jotzen dituztenen aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

2 (adizlagun gisa)

Halako sakrifiziorako jaidurak inpresio handia egin zion Maruri, hain handia non, une batez, adarrari kosk egiten ziola, ezduin eta miserable ikusi baitzuen bere burua, urde baten antzera ia.  Berria - Kultura   2004-08-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus