Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezdeustu, ezdeus(tu), ezdeusten da ad ezereztu.

Hain nintzen ezdeustua gelditu, non haatik afaritara joan behar nuen etxera gida nindezaten utzi nuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 443. orr.

Gizon gajoak, ezdeusturik, tentazio ikaragarri hari ezin luzaro eutsiko ziola etsirik, neskameari txilina jo, eta ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Zenbat bazter, zenbat giza ale eta jainkotxo inpronunziable izan ote dira Historia pronunziablearen eskuz ezdeustuak eta lurraren azaletik erauziak!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Oheratuz batera begiak ixten nituen, eta ezdeustu egiten nintzen. harik-eta Lixta guztiak eta jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 295. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus