Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela, ni ere, aita Tomméren erranetan, apal nintzen, baina nola deus ere ez denak zer ere nahi lukeen, hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.
Lehen aldia da, dio, senditzen dutala, ene ezdeustasuna, Jainkoaren Kreazionearen aitzinean: lurra ene eskuinean zen; ttitta xuri eta urdin bat espazio beltzaren erdian. Herria 2003-01-14
Zeren ene gihar-hezurrek ez baitzuten orduan, zin-zinez, ardit bat ere balio, eta zeren falta eta gabezia hura baitzen kalte guztien gaineko kaltea eta gaitzik gaitzena eta galgarriena, bertze guztiak xitzen eta ahanztarazten zituena, eta egozten ninduena itzal galduen desertu fingabekorat eta ezdeustasunaren hondar gabeko leizerat.Gure ezdeustasunaren, gure txikitasunaren parean ezartzen gaitu, eta horrek, mindu, gogogabetu, arranguratu edo lurra joarazi ordez, askatu eta lasaitu egiten gaitu, ez baitiogu, ez geure buruari, ezta beste inori ere gezur gehiago esan behar. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.
Zapalduaren ezdeustasuna baieztatzea esan nahi zuen inolako koalifikaziorik gabeko gizaki gisa, "fedegabe", "barbaro" eta "bertako" deiturak, gutxi-asko iraingarriak izan arren, soilik giza ezaugarri partikular baten edo bestearen ukatze eta haiei zegokien giza eskubide partikular baten edo bestearen errefusatzeak ziren bitartean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.