Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezdeuskeria iz gauza ezdeus baztergarria. ik ezerezkeria.

Ni baino luzeago, eta azkarrago, segidan ikusten nuela diferentzia, eta sentitzen ene ezdeuskeria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 82. orr.

Nori axolako zaizkio ni idazten ari naizen ezdeuskeria hauek?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.

Luxuak beretua du oro: nahiz gaitzesten dugun, imitatu beharrean gara ordea, eta ezdeuskeriak azkenik beharrezkoa denaz gabetzen gaitu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.

Eta hainbestenarekin hauxe gertatu zitzaidan, berenaz, eta denboraren buruan haztatuz bestenaz ere, ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak, [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Egiaren errateko, une haietan inork halako jakingarriak barreiatu izan balitu ere, ezdeuskeriatzat hartuko nituzkeen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Nor bere ezdeuskeria, zirtzileria eta purtzilkeriari lotzen da biziro, eta garrantzirik ez dute aldi berean besteren gauzek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus