Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zertan ezberdintzen diren legea eta aholkua. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Ez dute jakin ezberdintzen negoziazio gaiak eta klubaren ekitaldiak. Berria - Kirola 2004-06-04
Jatorri izen bat lurralde jakin bateko produktu bat ezberdintzeko tresna da», azaldu du Huitzik. Berria - Ekonomia 2004-01-11
Judizio singularra (judicium singulare) bere barneko baliotasunaren arabera ez ezik, oro har ezagutza den aldetik ere beste ezagutzekin alderatuz duen handitasunaren arabera balioztatzen baldin badut, orduan, hala ere, baliogarritasun orokorreko judizioetatik (judicia communia) ezberdintzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.
Figuratiboa denez gero, irudimenik gabe adimenaren bitartez soilik gertatzen den sintesi intelektualetik ezberdintzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.
Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.
Zein zen elizaren ezaugarria, zibilizaziotik eta gizarte primitibotik ezberdintzen zuena, eta hiru gizarte-mota horiek bere baitan hartzen zituen generoan elizak espezie ezberdin eta handiagotzat hartzera eraman gintuena? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.
Gorputz guztiak, haien ustez, gisa bereko atomoz osaturik daude, lehen baiespenean azaldu genuen bezala, eta batzuk besteetatik soilki akzidenteetan ezberdintzen dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.
Garrantzi handieneko kontua da beren generoa eta jatorriaren arabera besteetatik ezberdintzen diren ezagutzak bakartzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.
Esan nahi dut guztiengan txertatu behar dela gure zientzia eta Harena, edo gure boterea eta Harena ez direla ezberdintzen zenbatekotasunean, hots, bata handiagoa eta sendoagoa eta bestea txikiagoa eta ahulagoa izatean, edo antzeko aldeengatik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.
Abertzaleen arteko mugak eta munduak ere ezberdindu ditugu. Berria - Harian 2006-03-26
Ezberdintzen dituena kolorea da; lehena gorrixka da eta bigarrena, aldiz, zurixka. Berria - Mundua 2004-07-08
Adimen hutsaren hutsegiteen eta bertatik sortutako itxurapenen aurka zehazki babestuko litzatekeen irakaspena da, beti adigaiak benetan zein indar ezagutzaileri dagozkion ezberdintzen duen heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Honetarako bi adierazpen erabiltzen dira eskuarki, bertan zerbait ezberdindu beharko luketenak, bereizkuntza honen oinarria zuzenki ematen ez jakin arren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.
artean ezberdintzen (3); batetik ezberdintzen (3); ezberdintzen da (7); ezberdintzen den (6); ezberdintzen dira (8); ezberdintzen diren (6); ezberdintzen ditu (4); ezberdintzen dituena (3); ezberdintzen duen (3); ezberdintzen duten (3); zertan ezberdintzen (4); zertan ezberdintzen diren (3)