Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezbehar, [...]: Sekula faltan izaten ez den behar klasea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.
Ezbehar hartan, zazpi astronauta hil ziren. Berria - Gaiak 2004-12-15
Non eta, suteak, harrapakatzeak, inbasioak, gerra zibilak eta beste ezbehar asko pairatu behar izan zituen hiri batean. Askoren artean «Rataplan» - 9. orr.
Senarrak ezbehar bat izan du. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 5. orr.
Heriotza iristea ez dela ezbeharra izango beretzat, ez diola bizia kenduko, aspaldian baitagokio zain. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.
"Zenbat jende harrapatu behar duen ezbehar hark, batere errurik ez duena", esan zuen Carmenek, eta orduan ohartu nintzen uharteko kontu hark guztiak bere historiaren oihartzunak zekarzkiola. «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.
Genetikoki oso antzeko diren banakoz osaturiko populazio bat ezbehar baten arriskuaren mende legoke, izurritez zein bizi-baldintzen aldaketa tupustekoz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Badira edo izan dira hor nonbait ezbehar honen kontra asmatutako arinbideak, eta horietako bat da, edo zen, txakil-ardoa (hots, "zakil-ardoa") izeneko usadio beneragarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.
Abangoardian zihoan taldeari ere ezbeharra etorri ote zaion. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 19. orr.
Ezbeharra gertatu eta urtebete pasa zenean soineko koloreduna oparitu nahi izan nion, eta negar batean jarri zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.
Ezbeharra 12:10ean gertatu zen, zergatik ez dakitela: makina irauli, eta gidaria behean harrapatu zuen. Berria - Ekonomia 2004-08-31
Zerbait gordeko bazenute, zoritxarra eta ezbeharra ekarriko zenukete israeldarren kanpamentura. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 27. orr.
Ongi esan duzun bezala, ezbeharra oraindik gertatu berria da, eta oroitzapen mingarriak dakarzkit. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.
Batak besteari etxea erreko ziola agintzen zion ezbeharra eragin eta inor kalterik gabe gera ez zedin, ez emazteak ez semeak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 61. orr.
Ezbeharrik ez zuten izan bidaia horretan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.
Entrenatzaileak esana zuen bai egunkarietan eta bai telebistan ere, propio, azken orduko ezbeharrik ezean, jokatu egingo nuela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.
Ez dagoela ezbeharrik erabat zorigaiztokoa denik, eta ez dagoela kalterik bete-betekoa izango denik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.
Zure ezbeharrean nork lagundua izango duzu-eta guregan, nahiz banaka nahiz denok batera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.
Gero, fortunaren ezbeharrek eta gerra zibilak familiaren errentak urritu zituzten, eta beste familia aberats batzuk etorri zirelarik, galdu egin zuten garai batean izandako nagusitasun erabateko hura. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Industrian, %7,98 jaitsi dira ezbeharrak: 7.577 izan dira aurten. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada, barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz. Elizen arteko biblia Jb 9,23
Jainkoak gorde gaitzala horrelako ezbeharretik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Zergatik zaudete hemen egun osoan goseak hiltzen eta hainbeste ezbehar jasaten? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 682. orr.
Hasten gara pentsatzen zein erraza den, zein erraza izan behar zuen ezbeharra edo heriotza saihestea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.
Ezbeharrak horrexegatik harritzen baikaitu, gertatzeko zuen aukera urriagatik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.
Gizaki bat minak edo ezbeharrak jota ikusten dugu. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.
"Bitxiena da ni ez nintzela nire ezbeharraz konturatzen", esan zuen berak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Irrazionalak al dira ezbeharraren aurrean federa edo sekta baten ideietara jotzen dutenak? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.
Alabaina, ezbeharraren ondorioz emakume gazte bat hilik zegoen, Errege Kontseiluko kide baten arreba bera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Gupidarik gabe baina isilka egiten omen zuen negar, ezbeharraren errudun bakarra bere burua ez baizik magalean zuen pistola beltza izan balitz bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.
Greccioko biztanleak ezbeharra ezbeharraren gain jasaten ari ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.
CCOO sindikatuak «enpresaburuaren arduragabekeriari» egotzi dio ezbeharraren erantzukizuna, Sondikako Electricidad Martin enpresaren nagusiari, hain zuzen. Berria - Ekonomia 2006-03-10
"Horixe" edo "holakoxea" den hori, edo heriotza bera da, edo heriotzaren koloreko ezbeharreko edo nahigabezko zeraren bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Unnak, berriz, bide gurutze horretan, hautu ezbeharrekoa egiten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 283. orr.
Horrelaxe egiten dio amonak aurre ezbeharrari. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 30. orr.
Erregek, halere, ezbeharretik gorde nahi izan zuen bere alaba maitea. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.
Ezbeharretik inor bizirik ateratzeko itxaropena gero eta murritzagoa da. Berria - Mundua 2006-02-07
Bederatzi urte bete orduko, aita ezbeharrez galtzea (des)egokitu zitzaigun: 35 urteko gazte osasun betekoa zen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.
Hala dute jaunok izango aditzea haragi, odol eta bortxazko gizagabekeria anitzena: halabeharrezko epaitze, ezbeharrezko hilketa, bidegabeko maltzurkeriak eraginiko heriotzarik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.
Hilketa naturalaren aldean, hilketa ezbeharrezko edo justiziazkoaren aldean [...] hilketa politak dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.
Eta honek bizitzako gertaera guztietarako balio duela esango nuke, berdin gertaera lazgarri eta dimentsio handiko ezbeharretarako edo eta eguneroko miseria, maitemintze eta desmaitemintzeetarako. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.
Pazientzia eta poz handiagoz eramango lituzkete beren ezbehar eta premiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 684. orr.
Usadiozko definizioaren arabera, osagai bati (kiebrari) edo merkatu bati (kraxari) dagokion ezbehar bakartu bat, jardueren, osagaien jokamoldeen eta merkatuen elkarrekiko txertakuntzaren ondorioz, sistema guztira zabaltzeko dagoen arrisku gisa definitzen da arrisku sistemikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Nago haatik ezbehar arin horrek ez duela segidarik izanen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.
Ezbehar larria izan zuen, gaixoak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.
Denak musulmanak dira eta horien artean haur asko ikus liteke, ezbehar gorrian, goseak eta erdi larrugorri. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 136. orr.
Ezbehar tamalgarri bat izan da, eta hipermerkatuko ateak ixteko aginduak hondamendi bihurtu du. Berria - Mundua 2004-08-04
Judako errege eta Jerusalemgo bizilagunok, entzun Jaun ahalguztidunaren, Israelgo Jainkoaren, mezua: Ezbehar izugarria erakarriko dut toki honen kontra; entzun dezaten guztiei durundi egingo diete belarriek. Elizen arteko biblia Jr 19,3
Ezbehar suntsigarriak jo eta zapalduko zaituzte. - 0. orr.
Hona hemen EAEn eta Nafarroan, aurten, gertatu diren ezbehar arriskutsuenen guneak. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Gertakari itzel hau hegazkinean izandako ezbehar tekniko baten ondorioa izan dela ziurtatu dute Egiptoko agintariek, atentatu baten hipotesia hasieratik erabat baztertuta. Berria - Mundua 2004-01-04
Arazoa delitugai izango ez bazen ere, iruditzen zitzaidan ez zela gizalegezkoa -ezbehar fisiologikoren bat ez bazen behintzat- hoteletako izarak zikintzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.
Horren harira, zentral nuklearrak ixteko eskatu dute ekologistek, «zenbat eta zaharrago izan orduan eta arrisku handiagoa dagoelako ezbehar nuklearrak izateko». Berria - Gaiak 2004-08-11
Fedegabekeria horrek eragindako ezbehar publikoak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
1914an bukatzen zen mendea Mendebaldeko klase ertainaren urrezko aroa izan zen; baina aro berriak ikusia zuen klase hori, bere aldetik, ezbeharrean erortzen, aurrez ezbehar berera eramanak zituelarik industri iraultzak industri langileak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.
Beti gertatzen dira halako ezbeharrak sasiko lanean ari zarenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Bere jokabide horretatik inolako ezbeharrik eta deserosotasunik sortuko ez zaizuelako uste osoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
Jendearen builak eta urduritasuna areagotuz zihoazen baina, halere, ez zuen ematen aparteko ezbeharrik suertatu zenik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.
Edonolako ezbehar nahiz gaitzalditan. - 1. orr.
Guraso bat galtzea, Mr Worthing, zoritxarreko ezbehartzat har daiteke..., baina biak galtzea axolagabekeria iruditzen zait. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 49. orr.
Ez gozatu zeure anaien ezbehar-egunean! Elizen arteko biblia Ab 1,12
Han bere mahastiak itzuliko dizkiot, Ezbehar-ibarra itxaropen-ate bihurtuko. Elizen arteko biblia Os 2,17
Kalitatezko enplegu egonkorraren alde borrokatuko dutela esan zuten, prekarietatea, behin-behinekotasuna eta ezbehar kopurua «seriotasunez landuz. Berria - Ekonomia 2004-03-27
Egun batean bi polizia ezbehar-ekarle haiek iritsi ziren gurera: Gallinone eta Piangerò. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.
Orain ezbehar-lagunak gara. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.
Ni ez nintzen han (gure aita ere garai bertsuan hil zen), eta, Gregen familia-ezbeharraren berria jakin orduko, berarengana joan nintzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.
Iaz, 125 langilek galdu zuten bizitza lan ezbeharrean, aurreko urtean baino %16 gehiago. Berria - Ekonomia 2006-01-25
2004ko zirkulazio ezbeharretan 97 pertsona hil dira oraingoz, iaz baino 75 gutxiago. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Errepide ezbeharrek 520.000 milioi dolarreko gastuak eragiten dituzte munduan, urteko. Berria - Gaiak 2004-04-08
Izan eramanpen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean. Elizen arteko biblia Erm 12,12
Ezbeharrean, lau behargin hil ziren, lurrun ihesak eragindako zaurien ondorioz. Berria - Gaiak 2004-08-11
Gutxienez 81 meatzari hil ziren ezbeharrean. Berria - Gaiak 2004-10-17
1914an bukatzen zen mendea Mendebaldeko klase ertainaren urrezko aroa izan zen; baina aro berriak ikusia zuen klase hori, bere aldetik, ezbeharrean erortzen, aurrez ezbehar berera eramanak zituelarik industri iraultzak industri langileak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.
argitu ezbeharraren (3); azken ezbeharra (3); baina ezbehar (3); beste ezbehar (8); da ezbeharra (9); dira ezbeharrak (4); dira ezbeharraren (3); diren ezbehar (4); edozein ezbehar (4); eragin zuen ezbeharra (3); eta ezbehar (12); eta ezbeharra (7); eta ezbeharrak (14); eta ezbeharraren (3); eta ezbeharren (4); eta ezbeharretan (3); ezbehar asko (6); ezbehar asko izan (3); ezbehar bat (15); ezbehar bat izan (6); ezbehar baten (8); ezbehar eta (4); ezbehar guztiak (3); ezbehar handi (3); ezbehar hartan (3); ezbehar hau (4); ezbehar hori (4); ezbehar horiek (4); ezbehar horren (3); ezbehar horretan (4); ezbehar hura (6); ezbehar izan (4); ezbehar kopurua (3); ezbehar larri (5); ezbehar larria (7); ezbehar larria izan (3); ezbehar larriena (3); ezbehar txiki (4); ezbeharra atzo (4); ezbeharra ezbeharraren (3); ezbeharra ezbeharraren (3); ezbeharra ezbeharraren gain (3); ezbeharra ezbeharraren gain (3); ezbeharra gertatu (43); ezbeharra gertatu den (4); ezbeharra gertatu eta (3); ezbeharra gertatu zen (19); ezbeharra gertatu zenean (5); ezbeharra gizon (3); ezbeharra gizon bat (3); ezbeharra goizean (4); ezbeharra goizean gertatu (3); ezbeharra goizeko (7); ezbeharra izan (12); ezbeharra izan zuen (5); ezbeharra izan zuten (3); ezbeharra izandako (4); ezbeharra izango (3); ezbeharra jazo (3); ezbeharra n (5); ezbeharra nola (3); ezbeharra nola gertatu (3); ezbeharra zerk (3); ezbeharra zerk eragin (3); ezbeharrak eta (3); ezbeharrak ez (4); ezbeharraren arrazoiak (4); ezbeharraren berri (8); ezbeharraren gain (3); ezbeharraren gain jasaten (3); ezbeharraren kausa (3); ezbeharraren lekura (6); ezbeharraren nondik (5); ezbeharraren nondik norakoak (5); ezbeharraren ondorioz (14); ezbeharrei aurre egiteko (3); ezbeharren bat (44); ezbeharren bat gerta (4); ezbeharren bat gertatu (3); ezbeharren bat gertatuko (5); ezbeharren bat gertatuz (4); ezbeharren bat gertatzen (10); ezbeharren bat izan (3); ezbeharrik gabe (3); eznaturalak eta ezbeharrak (4); gelditu ziren ezbeharrak (3); gertatu da ezbeharra (6); gertatu zen ezbeharra (42); hain ezbehar (3); hainbeste ezbehar (3); halako ezbeharrak (3); izan zen ezbeharra (9); izan zuten ezbeharra (5); izandako ezbeharrean (4); izandako ezbeharretan (4); jazo zen ezbeharra (3); lan ezbeharrak (3); lan ezbeharrean (3); lan ezbeharretan (4); lehen ezbeharra (7); nire ezbehar (3); zen ezbeharra (59); zen ezbeharraren (6); zenbat ezbehar (4); zeuden ezbeharra (3); zion ezbeharra (3); ziren ezbeharra (5); ziren ezbeharra gertatu (3); ziren ezbeharrak (3); ziren ezbeharrean (5); zuen ezbeharra (9); zuen ezbeharraren (3); zuten ezbeharra (5)