Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Francoren barne-borroka luzea handitu egin zuten kanpoko berri horrekin; areagotu egin zitzaizkion aztoramena, ezbaia eta urduritasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.
Haren ezbaiak ez du begi-mugimendu azkar bat baino gehiago iraun. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 46. orr.
Egilearen ezbaiak nabari zitezkeen, asmo tolesgabe bezain zientifiko hura pausoz pauso nola sortu zen igar zitekeen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Hasierako ezbaia gorabehera, esango dut ez zela uste bezain desatsegina izan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 70. orr.
Ezbaia sumatu nion Kristinari dela hotzagatik, dela lotsagatik, gorputza berriz ere munduaren begietara ezartzeko nahi eza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.
Bere azken aitorrean agertu zizkidan ezbaiak eta barren-borrokak ote zituen mementu hartan gogoan eta bere amorio ezinezko hartaz ari ote zitzaigun. aldi berean: tristea, ene barrengo tristurarekin bat egiten zuelako, berak ere bere zalantzak eta ezbaiak izan zituelako sasoin batean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Ezbaiak sortzen dira adimenak honako esakune sintetikoa aitzinatu ahal izateaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.
Hemen, ordea, ezbaiak sortzen dituzten eta bere legetasunaren uste osoa ahul dezaketen puntu batzuk aurkitzen dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.
Ezbaiko puntuan zegoen gudua: erasotzaileak gutxi ziren ordurako, baina defendatzaileak urik gabe geratzeko zorian zeuden. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.
Zalantza: Zerbait hala den edo ez, jakin ezinak sortzen duen arimako ezbaiko egoera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.
"Zientzia/teknologia=garapena" ekuazioa ezbaiko kontua da, kontrolik gabeko zientziaren eta teknologiaren izaera arriskutsuaren mamua gero eta gardenago ikusten baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.
Nire tesiaren arabera, aldiz, eskuan daukadan gauzaren ezaguera objektiboa da izan; eta nire gogora eramaten dut, eta gogoak esaten dit onargarria den, ala arbuiagarria, ala oraindik ezbaikoa. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.
Descartes ezbaiaren maisua bezala ezagutzen dugu: intelektualki edozertaz eta guztiaz beti zalantza egin behar da; haatik, ekintzan edo biziera praktikoan ez du aiko-maikorik txikiena onartzen, damua bera belaskeriatzat gaitzesteraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
Errebelazioarekin ezpai gabe aise egin zitekeena, arrazoimenarekin ez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 200. orr.
Liderra, ezbairik gabe. Berria - Kirola 2006-02-10
Originala eta desberdina, ezbairik gabe. Berria - Kultura 2006-03-04
Bi lesbianaren arteko maitasunezko filmak ezbaia piztu du Indian. Berria - Kultura 2004-06-16
Almuniak ez du uste benetako ezbaia denik: «Hazkundea zigortzetik urrun, aurrekontuen diziplinak eta finantza publikoen sendotasunak, hazkundeari laguntzen dioten baldintza makroekonomikoak ahalbidetzen ditu». Berria - Ekonomia 2004-06-25
Gatazka ugari egon dira horren harira, ekoitzi behar den materialaren egokitasunaren inguruan ezbaia ugari sortu direlako. Berria - Harian 2006-01-15
Baroja ezbaian dabil bere baitan, eta urte batzuetan ibili zen horrela, nietzschetar ekintza-gizonaren eta begiesle huts gogogabearen artean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Astilleroren garaipena ezbaian jarri dute Aitor Baldak eta Lujanbiok, baina frogarik ez dago. Berria - Kirola 2004-09-07
Entzuleak ere ezbaian daude, serio segi ala irri egin erabaki ezinik. «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.
Hausnarrean egon zen, zalantzati, ezbaian, erabaki bat hartu ezinik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 99. orr.
Gizona segundo batzuetan ezbaian egon da, baina berehala irribarre mutiria agertu zaio ezpainen ezkerraldean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.
Une batez ezbaian egonda, atea jo du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 233. orr.
Ezbaian ibili zen gero, buruan zerabilena erantsi ala ez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.
Biziaren basamortuan noragabeturik eta ezbaian ibili ostean, gizonaren begiek bere onera ekarri zutela sentitzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.
Garbi utzi nion, irmotasun otxanez, ez nengoela prest Aleph-az ezbaian jarduteko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 172. orr.
Kristinak ezbaian iraun zuen pixka batean, eta gero, dendako zokora jo zuen, enplegatuendako gelatxora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.
Maelek pauso bat egin zuen ur ertzera, ezbaian geratu, hortz artean zerbait marmarkatu eta azkenean txalupara igo zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 62. orr.
Automobilerantz abiatu zen, baina giltza sarrailan sartzear ezbaian gelditu zen itsasora begira, joan ala bertan gelditu, zer egin ez zekiela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.
Sistemak errotik moztuko du bere hegemonia edota segurtasuna ezbaian jartzen duen oro, iragarri zuen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.
Ezbaian utzi nau proposamenak, egiazko ezbaian oraingo honetan, baina ez du luze iraun. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 53. orr.
Nola san Agustinen adimendua bertze liburu batek argitu baitzuen, noiz eta Hiponakoak, etxeko lorategian zalantzan eta ezbaian murgildurik zegoela, gogoa noraezean, boz bat aditu baitzuen, erraiten ziola: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
Paperekin zein gabe, nork jarriko dit ezbaian niri daukadanaren jabetza? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.
Beste emakumeak, aldiz, hau zioen: -Ez! Nire semea dun bizi dena, eta hirea hildakoa! Besteak, berriz: -Ez! Hildakoa dun hirea; bizi dena nirea. Horrela ari ziren ezbaian, erregearen aurrean. Elizen arteko biblia 1 Erg 3,22
Milaka lagun ari ziren han ezbaian, erosten, saltzen, barazkiak labanekin nahastuak, mahai-tapizak era guztietako pipen ondoan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 61. orr.
Zientzia dela eta, ezbaian ari dira ea zientziadun multzo osoaren bana-banako atomo guztietan akzidente moduan ote den, ala atomo bakarrean ote datzan; baina iritzi bietatik ondorio absurdoak ateratzen dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.
Ezbaian hasten ziren Asiako mugak zein ote ziren eta Giua andreak De Agostini egutegi-atlasa eramaten zion amari, erakusteko, frogak eskuan, oker zegoela. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.
Horrela, bada, ama-alabak luzaro aritzen ziren ezbaian haragi-plater baten aurrean, eta hauek ibiltzen zituzten aho-mihitan: pobreak eta aberatsak, ezkerrak eta eskuinak, Stalin, apaizak eta Jesus. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.
Baiona-Ekialdean, Jean-René EtchegarayUDF-tiarra lehen, bozen % 34-ekin bainan Jerome Aguerresozialixta arras hurbil, % 32 ezbaian. Herria 2004-03-25
Bozen % 55 ezbaian ezaren alde, % 45 baiarentzat, parte hartze frango ona oro har, % 70ekoa. Herria 2005-06-02
baina ezbairik (5); baina ezbairik gabe (4); bat ezbaian (3); batez ezbaian (3); da ezbairik (8); da ezbairik gabe (8); du ezbaian (7); erdia ezbaian (3); ere ezbaian (7); eta ezbaiak (5); eta ezbaian (8); eta ezbairik (5); eta ezbairik gabe (5); ez du ezbaian (3); ezbai gabe (4); ezbaian dago (8); ezbaian egon (10); ezbaian egon zen (3); ezbaian gelditu (3); ezbaian geratu (9); ezbaian geratu zen (4); ezbaian ibili (6); ezbaian iraun (3); ezbaian jarri (28); ezbaian jarri dute (7); ezbaian jarriz (3); ezbaian jartzea (9); ezbaian jartzeko (3); ezbaian jartzen (19); ezbaian zegoen (3); ezbairik gabe (276); ezbairik gabeko (7); ezbairik gabekoa (3); ezbairik gabekoa da (3); inolako ezbairik (4); inolako ezbairik gabe (4); lana ezbaian (5); maila ezbaian (4); maila ezbaian jarri (4); miliun ezbaian (5); segurtasuna ezbaian (3); une batez ezbaian (3); zen ezbairik (8); zen ezbairik gabe (8); zuen ezbairik (5); zuen ezbairik gabe (4)