Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herbertek hogei indio utzi zizkidan, ni lasaitzearren, eta bera erabat ezaxolatu zen arazoaz, berarekin zerikusirik ez balu bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Valmontek laguntza eta kontsolamenduak agindu zizkidan, Valmont nitaz ezaxolatu da ordea, eta ahantzi nau menturaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 244. orr.
Hain afera garrantzitsu batean ez baita haatik deusez ezaxolatu behar, bi abokatu izanen ditut hain zuzen ere nihaurekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.
Badu dagoeneko bizpahiru egun Tourvel andreaz ezaxolatua naizela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 453. orr.
Haien iritziez ezaxolatu nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 134. orr.
Badu zenbait denbora ezaxolatua nintzela gizon zinez atsegin, egungo egunean nire alde dena egiten ari den horrez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
Gomendio bakarra eman dit, ez diezazkiodan liburu horiek amari aipa, zeren nire heziketaz sobera ezaxolatu dela irudiko bailuke, eta karia horretara haserre bailiteke. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 105. orr.
Pasarte hori guztia edekiko genukeen, baina uste izan dugu ezen ondorioak agerraraziz gero, ezin ezaxola gintezkeela kausak ezagutarazteaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.
Teoriaren zamaz ezaxolaturik, ez zion ezein baliabideri muzin egiten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.
Zenbait presuna ezaxolatu eta begi laburren lagunartea baizik ez dugu izanen, eta kasik bakarrik bagina bezainbat libertate izanen dugu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.
Moldakaitza, egia erran, ezinago moldakaitza, eta itxurez arras ezaxolatua. Haren presentziak behartu gintuelarik elkarri behako ezaxolatuak baizik ez igortzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.
Sumatzen genuen bai, jende gehienari bost axola zaiola literatura, baina ikasi gabe geunden ezaxolatuen tolerantziak muga jakin batzuk dituela. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.