Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hark, ezaxolati izaki, bihotz-zabala guztiz, eta azpikeriaren usainik gabea, ez ditu miatuko armak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 188. orr.
Praktikara emanago zen teoriara baino, giza goxotasunez betea, katolikoa zurruntasunik gabe, eskuzabal eta ezaxolatia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.
Zigarrokinaren parabola laburra -ez du urrutiegi erori behar-, zangoaren aurrerakako mugimendu ezaxolatia, oinetako puntaren zapaltze-ekintza sotila, pixka bat luzatzea atsegin duena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 85. orr.
Gero, zerbait garrantzitsua esatera doan baina igartzerik nahi ez duenaren keinu ezaxolatia agertu zaio aurpegira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.
Iriarteren aurretik sartu zara, gainerako ikasleen jarrera ezaxolati berarekin. «Bizia lo», 2003 - 107. orr.
Nahiz eta zurruntasun lehor eta ezaxolatiaren itxura eman. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
Baina seme hori niretzat dena zen; hala ere, zurea zen, berriro zu, baina orain inola ere ez zu zoriontsua, ezaxolatia, niretzat atzemanezina, beste zu bat baizik, niri betiko -hala uste nuen- lotua, nire gorputzari itsatsia, nire biziarekin bat egina. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.
Sorbaldak ezaxolati altxatzea da lankidearen erantzuna. Sekretua argitara izanak aurrena sumindu egin zuen Selim Aluan, baina handik gutxira ezaxolati agertu zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.
-Hori Iemanja ezagutu aurretik zen -jaulki zuen Tristanek ezaxolati. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 108. orr.
"Igual libre uzten gaituzte, besterik gabe", bota zuen ezaxolati Dodovek, Geratu egin zen une batez, ateko markoak zedarritzen zuen koadroari begira: jendea zebilen batera eta bestera, ezaxolati edo serio, zaila zen ziur jakiten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.
Jaurtigaia Joaquini itzuli, eta paseoan hasi zen gelan barna batetik bestera, areto hartan zegoen guztiarekiko ezaxolati. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 118. orr.