Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain moldakor, hain ezaxola izanik, ez zion gogor egiten Williamsburgeko ur geldietan murgilduta geratzeari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.
Baina Abel ez zen gizon ezaxola. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.
Errege Henrike lehenago airatua zen, bere soldadu guztien isilean eta bere koinatu ezaxola madarikatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.
Ni bezalako ikusle ezaxola batek ikusten ditu hiena, armiarma eta zuhaitza, eta azalpen bat ematen dio bere buruari. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Gérard-ek, begien aitzinean kea baizik ez ikusteko heinean dagoen gizon edanaren begitartearekin eta zeiharkako irri zozo, ezaxol eta mespretxagarriarekin erantzuten dio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 173. orr.
Ahotsean nostalgia kutsu bat nabari zuen: gazteek zerbaiten desira eta nostalgia sentitzen dute beti, susmopeko aberri ezaxola eta beldurgarri batena, mundua deritzon aberri horrena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.
Gorputz bat nola iraungitzen den jainkoen begirada ezaxola eta ironikoaren azpian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Amorragarria haren aire ezaxola. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Beste gauza batzuerarako hain ezaxola izan arren, nagusi erabateko zen kontu hartan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Neu ere ez bainaiz maitasun erromantikoaren zale itsu horietakoa, baina ezin naiz ezaxol izan sufrimenduaren aurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.
Manera ezaxola horretan hitz egina jada deitoratzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.
Amorragarria haren aire ezaxola. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Kontu zaharrei eta zaharren kontuei dagokienez ezaxola hutsa izan naiz oraintsu arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 37. orr.
Bikote bat doa kale erditik, ezaxola, bera bezala, ileak bekokian itsatsita, praka barrenak arrastaka. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.
Gizon gehienak hainbeste bortizkeriaren aitzinean mutu eta ezaxola geratzen ziren; Aljerialat etorri berriak aldiz trenputxartzen ziren, izutzen eta sabel husten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.
Neskekin zigarroa erretzen geratu nintzen lasai-lasai, Fructuosok egiten zuenari ezaxola. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.
Kristina mutikoaren maletari emana zegoen beti, nire ahalegin hutsalei ezaxola. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.
Hamaika larritasunen eta iheslarien aurkako hamaika jazarpenen lekuko izan dira hango irudi santuak, aiene guztiei ezaxola. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 172. orr.
Lehenbiziko aldiz susmatzen du zer izan daitekeen gizon zahar bat izatea, hezurretaraino akitua, itxaropenik gabe, nahikaririk gabe, etorkizunaz ezaxola. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.
Bestearen ihardespen hirukoitzaz ezaxola agertu nahiak bultzaturik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Gure arazoez ezaxola, Berlusgoñik bere hainbatgarren esperimentu literarioaz ari zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 102. orr.
Gora eta behera batzuk, beste batzuk berriketan talde txikitan banatuta, heldutako autoaz erabat ezaxola. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 208. orr.
Enuntziatuaren subjektua izango da horrelako proposizio bat formulatzeko edozein gizabanakok bete dezakeen posizio guztiz neutroa, denborarekiko, espazioarekiko eta zirkunstantziekiko ezaxola. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 110. orr.
"Gizon hotzegia eta guztiarekiko ezaxola" Onaindiaren hitzetan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 31. orr.
Ezaxola, gurinaz gantzutu nuen croissantik hurbilena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Beharbada, "nik ere maite zaitut apurtxo bat" erantzungo zukeen, emakumeek sarritan erabili ohi duten formula baita gurekiko ez direla erabat ezaxol sentitzen esateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.
Beharrezko da helburutzat edukitzea zertarako sortua izan nintzen, hots, Jainko gure Jauna goresteko eta ene arima salbatzeko; eta horregatik batere nahikari okerrik gabe ezaxol sentitzea, ez nagoela gauza eskainia hartzeko uzteko baino makurtuago eta lehiatuago. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.
Kafetegiko kristalaz bestaldean, ezaxola, euria hasi zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 214. orr.
Atzetik, isilik zihoan soldadua, ezaxola. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.
Badakit zuretzat, maitasunean ezaxola, arintasuna, jolasa maite duzun horrentzat, tamalgarria izango zatekeela bat-batean aita, bat-batean patu baten erantzule bihurtzea. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 39. orr.
Deskonexioa eta ezaxola alde batera utzi, eta oso animaturik hasi zen bere rock talde eta pieza gustukoenez hizketan: batez ere Grateful Dead taldeaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.
Nigan erreprimitzen zuen bere baitan eraman ezin zezakeena: berotasuna, ordena eza, ezaxola, sentsualitatea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.
Lehenik eta behin, ordea, "iritzi publikoa inarrosi" behar ei zen eta "apatia, ezaxola, baita zalantza ere" uxatu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 253. orr.
Emakume hura beste arrazoi bat izango zela zure gutunak ezaxola osoenaz hartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.
Semea, hogeita bi urtekoa, garaia, Aitarenganako erdeinu gorde batean eta amarenganako ezaxola itxi batean ia gogorturik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.
Maria Gorozikak ezin zuen ulertu kazetarien ageriko ezaxola. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.
Gero ezpainak bildu zituen, helmugari buruzko ezaxola indartzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.
Ortega-k behin eta berriro agertu du bere susmoa, eman ohi ziren Espainiaren gaitzaren esplikazio guztiak, Bourbondarren etorreraz, edo 98ko desastreaz, edo elizaren itxikeriaz, edo jendearen alferraz, edo ezaxola publikoaz, etab., kaskalak zirela denak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.
Lucyren etorkizuna, bere etorkizuna, herrialde osoaren etorkizuna... ezaxola kontua da guztia, esan nahi luke berak; izorra dadila guztia, bost axola niri. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.
Baina ez zuen ezaxola keinua ezkutatzen, eta laztantzen nuen bitartean beste aldera begiratzen zuen, nireen ordez beste esku batzuk sentituko balitu bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 39. orr.
Zure mespretxu, zure hoztasun, zure ezaxola mota guztiak burutik paseak zitzaizkidan ikuskizun beldurgarrietan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 32. orr.
-Ez -erantzun zion, ezaxola plantak eginez-, ni ez noa zurekin, Wendy. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 153. orr.
Zein? -galdetu zuen Pepponek, ezaxolaz. -L'Osservatore romano, mesedez -esan zuen, ezaxolaz, baina probintziatik kanpo ere entzungo zioten moduan. Mirespen eta begirunez erreparatzen nion aurrena, ezaxolaz eta ikusi ere gabe hurrena, eta benetako gaitzerizko eta behazunez azkena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 294. orr.
-Mirari, nahi duzu laguntzea? -eskaini zitzaion, hitzak ezaxolaz tindatzen ahaleginduz. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 134. orr.
-A, orduan zu izan zinen, ene seme, petardoa bota ziona? -galdetu zuen ezaxolaz bezala gotzain zaharrak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.
-Eta nitaz fidatzen al haiz? -galdetu zuen On Camillok, ezaxolaz bezala. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 355. orr.
Bere aurretik egin zuen gizon txikiak etxera: txistuka, zirika-mirika, ezaxolaz bezala zebilen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 105. orr.
eta ezaxola (5); ezaxolarik duinena (5); ezaxolaz bezala (5)