Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezaupide (ETCn 258 agerraldi; orobat ezagupide ETCn 94 agerraldi) iz 1 ezaguera.

Papak jai-alai jokalari denen banan-banako ezaupidea zuen, eta haietako gehienak Fincara etorri izaten ziren, edatera eta igeri egitera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 134. orr.

Ontziko gizonek ene lehengusu Hernandoren ezaupidea ez izatea zilegi zen, gurean gizonak gutxitan erreparatzen baitio gaztetxoari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

Horrela, mundu guztiaren ezaupidean dagoen Pilar Q-ontziz mozorroturiko haren ibilerak eta espioitza sarearen kontuak biribilketa baten tartean izan zirela argiturik utzi gura izan du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Bai gauza ederrak ezaupidea, konfiantza, adiskidetasuna; bai, baina gauza eder askotxok bezala, zaputza, errea eta ustela oso bertan eta berekin dituztenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

"Beti gustatzen zait ezaupidea eskaini zigun pertsona ikustea", esan diot.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Nahiz eta zuk ezaupide guztiak eduki, zuretzat egiazko bizitzarenak diren ezaupideak, maitasunaren testigantza hau sentitzen ez baduzu, galdu zara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Bertan behera utzi beharra material hark eskura jar ziezadakeen guztia; idatzi gabeko errezetatxoen, organismo horrekiko lanaren inguruko folklorearen ezaupideak ematen duen intimitate gisako horri uko egin beharra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Ez dago leku hoberik New Yorken eta hilabete batzuk barru hemen ezin izango duzue ezer aurkitu, ez ezaupideez ez diruaz baliatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

Joko-taulari begira, erabat gizalegezkoa duzu bestearen ezaupide pertsonalean aurreratzeko gogorik ez erakustea, zure arreta osoa xakeari emanik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Krimenari buruz komisarioak zuen ezaupide guztia liburuetakoa zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Beharbada nik ere bere obraren ezaupide hurbila nuen, tamalez berarekin lotura iraunkorrik ez banuen ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 188. orr.

Jar zitzaketen negozio guztietatik, bat bakarra jar zezaketen inbertsio handiegirik eta ezaupide zehatzik gabe, merkantzi salerosketa besterik ez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Ohitu nintzen irribarre itzal hartara, hasi nintzen parrokiano fijo harganako interesa hartzen, eta harekin ezaupide estuagoan sartzeko gogoa erne zitzaidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Jaunak bere errukian dohain hau eman dit: atsegin edo atsekabe ematen diodan gauza guztiez otoitzean ezaupide argia izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 684. orr.

Gure herrietako erromeriak ez ziren ahazteko, Abadiñokoa eta beste bezala: San Blas eta Santa Agedako periak, mutil-neskatxen ezaupideak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

2 ezaupidea egin.

Eta zehatz-mehatz kontatu zion nola egin zuen jeneralaren ezaupidea eta nola hautsi zen haien adiskidetasuna. trenean, bai, egin dugu elkarren ezaupidea hainbatek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.

Zazpigarren mailako funtzionarioek, agian, gogo onez egingo dute haren ezaupidea, baina batek daki nola hartuko duten jeneral-mailara iritsi direnek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Txitxikovek erantzun zuen ordurako izana zuela, ezustean, haren ezaupidea egiteko zoriona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Hire etxera agertu gintunan lagun batzuen ezaupidea eginda.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Artega jartzen ninduen ohitura, elkarren ezaupidea egin berritan, nik bera artean ondo ezagutzen ez nuenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

4 ezaupideak egin.

Zaharrak keinu bat egin zion, ezaupideak egin aurretik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.

Lanbideak jende aunitz eta aunitzekin ezaupideak egiteko parada ematen dit, baina tratuak jarraipenik izan ezean, buruan errausten zaizkit izenak eta aurpegiak, bertze aurpegi eta izen berriek ordezkatuak, elkartu gaituen auzia nire interesen esparrutik desagertu bezain agudo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

4 (norbaiten) ezaupidea izan du ad.

Ontziko gizonek ene lehengusu Hernandoren ezaupidea ez izatea zilegi zen, gurean gizonak gutxitan erreparatzen baitio gaztetxoari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten ezaupidea (6); baten ezaupidea egin (5); ezaupidea egin (14); ezaupidea egiten (5); haren ezaupidea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus