Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun hartan bertan, ezaugarri bat eman zuen Jainkoaren gizonak, esanez: "Honetan igarriko duzue Jaunak hitz egin duela: Zartatu egingo da aldarea eta lurrera isuriko gainean duen errautsa". Elizen arteko biblia 1 Erg 13,3
Hiru berezitasun horiek azpimarratuko nituzke, bada, XX. mendearen ezaugarri gisa: [...]. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.
Zein ezaugarri eman diezaioket ezagut nazan, sinets diezadan eta dirua eman? Elizen arteko biblia Tb 5,2
Bi hitz edo ezaugarri hauek gauza bat bera ezagutzera ematen digutelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 175. orr.
Erregulartasun horiek argiaren hiru ezaugarriri dagozkio, batez ere: argiaren intentsitateari, haren uhin-luzerari eta espazioan duen banakuntzari. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Frantziskoren idazkietan (hark idatzi nahiz diktaturiko testuetan) zenbait ezaugarri nabari daitezke haren hitz egiteko edo idazteko bereizgarri gisa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Bertso honen bigarren hitza ez da ezaugarri bat, ez duelako deus ezagutzera ematen; eta oker onartu dugu biok, hitz oro dela ezaugarri edota ezaugarri orok zerbait ezagutzera ematen duela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 174. orr.
Konputagailu aurreratu baten ezaugarri asko ditu garunak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.
Abagune ezin hobea, zalantzarik gabe, esker oneko ezaugarri bat gure herriari eskaintzeko, Arantzazuren alde egin duen guztiagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.
Eredugarri diren unibertsitatearen ezaugarriak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Egia sakon ororen ezaugarria da haren kontrakoa ere egia izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Garapen-bideko ekonomien ezaugarri den kapital faltaren arazoak badu alderdi kualitatibo bat ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.
Kurba baten ekuazioari esker, kurba horren ezaugarri guztiak jakin daitezke. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.
Ezagutza sintetikoen ahalgarritasunaren ezaugarria beti esperientzian soilik bilatu behar baita. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.
Odola izango duzue ezaugarri etxeetan. Elizen arteko biblia Ir 12,13
Nire nekaldiaren ezaugarri diren zauriak eman dizkizut, nire ikurrinaren eramaile izan zaitezen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.
Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri. Elizen arteko biblia Mt 8,4
Baserrietako teilatu askotan ikusten zen ezaugarria ez al zen, garai bateko gurutzearen ordez, telebistaren antena? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 41. orr.
Haien ezaugarriak aztertu nituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.
Aurpegiaren ezaugarriak aldatu egiten dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 63. orr.
Pobrezia (eta berak atxikita daramatzan ezaugarriak: ahuleziak, informaziorik eza, azpiegitura urriak, higiene eskasa, osasun txarra, tristezia existentziala, bizirik irauteko delinkuentzia...) heredatu egiten da, ezaugarriak areagotuz doazela, erabateko pobrezia gorriraino iritsi arte. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.
Ordena doriar eta korintoarrari buruzko arauak eman behar ditut, oro har, horietako bakoitzaren berezitasunak eta ezaugarriak azalduz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.
Beharbada horixe da bizidunon ezaugarri eta patua: erantzukizunei heltzea, gure hoben eta inperfekzioekin aurrera segitzea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 9. orr.
Mobbing motak, jazarleen ezaugarriak, eta jazarpena jasaten ari direnen sintomak laburbiltzen ditu eskuliburuak. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Zolitasuna da ikuspen honen ezaugarri nagusia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Era horretara definituriko ikur linguistikoak bi ezaugarri nagusi ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 97. orr.
Herri edo eskualde jakin batzuetan aurkitutako berrikeriak eta bitxikeriak mendebaleko ezaugarri jator eta benetakotzat hartu zituzten XIX. mendeaz geroko gramatikalariek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.
Hau da tronuaren eskubiderik handiena, hau soberanotasunaren ezaugarririk kutunena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.
Euskal zinemak ezaugarri jakin batzuk ditu, Figura identitarioak euskal zineman tesiaren egile Andres Zamoraren esanetan. Berria - Kultura 2004-07-06
Ezaugarri komun asko ditugu ez animaliekin bakarrik, baita landare eta haziekin ere. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.
Bi hizkuntzek, elkarren ondokoak direnean, izan dezakete ezaugarri komun bat, hizkuntza talde berezirik osatu gabe. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 257. orr.
Gizakiaren ezaugarri bakarra ez da razionaltasuna (homo sapiens), ez da teknika (homo faber), ez da utilitarismoa (homo oeconomicus), ezta beharrezko beharrak ere (homo prosaicus). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.
Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 6. orr.
"Sistemetan" ezaugarri generikoen kontzeptua seinale arbitrarioa da, nahiz eta ez den nahasgarria generoak izendatzeko orduan; metodoetan kontzeptu horrexek generoaren benetako definizioa estali behar du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Osagai-egitura sistemaren ezaugarri formalak ikergai interesgarria dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.
Kultur-adierazpen askoren ohiko ezaugarrietako bat da belaunaldien arteko haustura. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.
Garapen-bideko ekonomien ezaugarri ohikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.
Elortzaren ezaugarri pertsonalak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta abar. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 16. orr.
Biziki hizkuntza interesgarria iduritu ziztaidalakotz, ezaugarri ikusgarriekin. Herria 2002-09-05
Ezaugarri fisikoen erabilera linguistikoaren auziaz hobeto jabetzeko, on liteke gogoratzea alor segmentalean gertatzen denaz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.
Hots mota nagusien ezaugarri grafikoak, labur eta eskematikoki, honako hauek dira: [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.
Ezaugarri positiboak: lanaren erabilgarritasuna, interesa, berritasuna, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.
Mundu-ekonomia kapitalistaren ezaugarri bereizleak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Segurtasuna da edozein kontrazepzio metodok izan behar duen ezaugarri behinena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.
Ez dagoela dialekto naturalik, ezaugarri dialektal naturalak baizik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.
Bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarri sozio-kulturalen azalpen kritiko bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.
1984ko irailaren 10ean, ezaugarri genetikoak identifikatzeko sistema garatu zuen lehen aldiz Alec Jeffreys Erresuma Batuko Leicesterko unibertsitateko zientzialariak. Berria - Gaiak 2004-09-10
Ezaugarri zehaztugabeko gorputz batek argi mehearen bidea trabatu zuen, gelako ate erdi irekitik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Krotonako Alkmeonek giza aberearen ezaugarri bereizgarrien artean kokatzen du pentsamendua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Otomandar Inperioak, Zesarrek hasitako erregimenaren eta berak ordeztutakoaren arteko desberdintasun moral harrigarria ez zen historia helenikoaren ezaugarri berezia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Nolatan ematen dizkio konbinazio harrigarri horrek hezurrari aparteko ezaugarri mekaniko horiek? Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Ilusio bete-bete bat da, beraz, gure ikusmen-sistemaren berezko ezaugarrietako batean oinarritua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Gramatika formaldatzailearen berezko ezaugarri batzuk. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.
Ezaugarri bere-berezkoak, nortasun sendoa, sentiberatasun eta estilo pertsonala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.
Ikurra beti, neurri batean, gizabanakoaren edo gizartearen borondatearen gain dago, eta hortan datza, hain zuzen, bere funtsezko ezaugarria. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.
Nire ustetan, abertzaletasunak baldin badu ezaugarri funtsezkoren bat, hori euskara da. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 118. orr.
Ikusle baten eta balio plastikoen jokoaren arabera antolatuta dagoen irudi baten arteko distantzia psikologikoa erregulatu behar da; kontuan harturik, oinarri-oinarrizko ezaugarria baita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.
Bizi-proiektu guztiek, gizabanakoek zein besteekin batera burutuek, porrota dutela ezinbesteko ezaugarri, eta porrotaren ikuspegitik ikasi behar dela maitatzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.
Azterlan honetan lehenago ikusi dugun bezala, Bizantziar Zibilizazioaren estatu unibertsal bilakatu zenak, ametsezko hilezkortasunaren ezaugarri berberak agertu zituen, jadanik "Europako Gaixo" bihurtua zen garaian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.
Ereduak ez dira izaten egitura fisikoak, analogia edo teoriak baizik, ikertzen den sistemaren egitura, funtzio eta portaera beste sistema baten ezaugarri dagoeneko ezagunekin erlazionatzen dituztenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.
Berdintasunaren aldeko jarrera da ezkertiarraren ezaugarririk nabarmenena. Berria - Kultura 2004-01-15
Hona hemen aditz laguntzaile batuaren ezaugarririk esanguratsuenak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
Terminoaren zentzu tekniko estuago horri leku egiteko, on da ad cantus ideia osorik jasotzen duen ezaugarri bilduma adieraz dezakeen PROSODIA terminoa erabiltzea gainerakoan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Jesusi jarraitzea eta Erreinuaren iragarpena zoriontasunen ildotik anaiartean bizitzea: horra hasierako anaiartearen nortasun-ezaugarriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 132. orr.
Mendebaldeko baroi barbaro hauek badituzte nazio-ezaugarri maltzur batzuk -lotsagabekeria, oldarkeria, gutizia, sortzen zaien edozein grinari amore ematerakoan beren buruaren kontrolik eza eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxienekoa, berritsukeria-. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.
Uraren indarrak, beraz, gorputzean sartzen denean, bakoitzari bere kolore-ezaugarria txertatzen dio, bere motari dagokiona. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.
Duintasun paregabez estali zuen eta aginte-ezaugarriz koroatu: galtzaz, soingainekoz eta efodaz. Elizen arteko biblia Si 45,8
Bere funtsezko bereizgarritasun-ezaugarria dela eta, ordea, tesiari arrazoimen hutsaren dogmatismoa deituko diot. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.
Hain garbiak ziren Frantziskoren santutasun ezaugarriak, ez baitzen inor hari aurre egitera ausartzen, herri osoak hari bakarrik egiten baitzion jaramon. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.
Literatur molde eta forma-ezaugarri aski ezberdinetako testuak dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
Ingeniariak hautematen duen bigarren diseinu-ezaugarri harrigarria, berriz, zera da: motor baten ordez, seiehun motor baino gehiago dituela gorputzak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Pentsa dezagun ordea, AZENTU eta ERRITMO ezaugarriez jabetzeko, esaldiaren esanahiaz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.
Hizkuntza oro, barruko zatiketa dialektal bat da, hainbat hizkuntza ezaugarriren elkar nahaste edo egite konplexu bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 20. orr.
Dialekto ezaugarrien estudioa hizkuntza kartografiako lanen abiapuntua izan da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.
Entzun bezate zure apaiz-laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok. Elizen arteko biblia Za 3,8
Hizkuntzalariek, oro har, gramatika zuzenen oinarrian dauden funtsezko barne-ezaugarriak zehazteko xedearekin jardun behar dute. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 29. orr.
Hiponako Agustin filosofo eta teologoaren lanik ezaugarrienak hautatu dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.
Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du, begiari bere kolore urdin edo marroi ezaugarria ematen diolako erraz ezagutzen den eraztuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.
Hitz joko horren bitartez, irudikapenezko irudiaren eta haren ikuslearen ezaugarrizko bi fenomeno (analogia, alde batetik, eta ikuslearen sinestea, bestetik) lotzen dituen muin-muineko lotura azpimarratu nahi izan zuen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.
Irrika orala, adibidez (abereak duen elikatu beharretik sortua); giza psikismoaren ezaugarrizko irrika da, instintuak bazterturik irrikak baliatzen dituen zentzuan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.
azken ezaugarri (6); badu ezaugarri (8); baina ezaugarri (10); baten ezaugarri (21); baten ezaugarri guztiak (6); bere ezaugarri (34); beren ezaugarri (8); berezko ezaugarri (10); bertsolaritzaren ezaugarri (6); beste ezaugarri (71); beste ezaugarri bat (21); beste ezaugarri batzuk (19); bi ezaugarri (56); bi ezaugarri horiek (14); bi ezaugarri nagusi (9); bigarren ezaugarri (6); da ezaugarri (10); den ezaugarri (10); dira ezaugarri (11); diren ezaugarri (19); dituen ezaugarri (19); dituzten ezaugarri (11); du ezaugarri (18); duen ezaugarri (8); dute ezaugarri (10); duten ezaugarri (15); edo ezaugarri (12); ere ezaugarri (9); eta ezaugarri (59); ezaugarri asko (20); ezaugarri bakarra (8); ezaugarri bat (104); ezaugarri bat da (6); ezaugarri batzuen (7); ezaugarri batzuk (52); ezaugarri batzuk ere (8); ezaugarri berberak (9); ezaugarri bereko (6); ezaugarri berezi (15); ezaugarri berezia (6); ezaugarri bereziak (23); ezaugarri bi (6); ezaugarri bidez (6); ezaugarri da (8); ezaugarri den (14); ezaugarri desberdinak (6); ezaugarri diren (7); ezaugarri ditu (18); ezaugarri edo (9); ezaugarri eta (43); ezaugarri fisiko (13); ezaugarri fisikoak (16); ezaugarri formalak (6); ezaugarri genetiko (6); ezaugarri genetikoak (18); ezaugarri gisa (13); ezaugarri guztiak (36); ezaugarri guztien (9); ezaugarri haiek (6); ezaugarri hau (19); ezaugarri hauek (19); ezaugarri honek (8); ezaugarri hori (37); ezaugarri horiei (7); ezaugarri horiek (71); ezaugarri horiek guztiak (7); ezaugarri horiekin (6); ezaugarri horien (16); ezaugarri horietako (8); ezaugarri horrek (8); ezaugarri izan (18); ezaugarri izan behar (7); ezaugarri jakin (11); ezaugarri jakin batzuk (7); ezaugarri komun (19); ezaugarri komun bat (9); ezaugarri komunak (7); ezaugarri nabarmen (7); ezaugarri nagusi (34); ezaugarri nagusi ditu (8); ezaugarri nagusia (108); ezaugarri nagusia da (8); ezaugarri nagusiak (57); ezaugarri nagusietako (22); ezaugarri nagusietako bat (20); ezaugarri nagusitzat (6); ezaugarri orokorrak (10); ezaugarri oso (7); ezaugarri propioak (9); funtsezko ezaugarri (6); gizakiaren ezaugarri (7); haien ezaugarri (8); hainbat ezaugarri (26); haren ezaugarri (11); hauen ezaugarri (6); hiru ezaugarri (36); hiru ezaugarri horiek (6); honen ezaugarri (12); horien ezaugarri (11); horren ezaugarri (25); horren ezaugarri nagusia (7); oso ezaugarri (8); politikoaren ezaugarri (6); politikoaren ezaugarri nagusia (6); zein ezaugarri (12); zenbait ezaugarri (33); zer ezaugarri (15); zer ezaugarri ditu (6); zuen ezaugarri (9); zuten ezaugarri (12)
antzeko ezaugarriak (25); antzeko ezaugarriak dituzte (6); artearen ezaugarriak (7); bakoitzak bere ezaugarriak (7); bakoitzaren ezaugarriak (7); baten ezaugarriak (14); bere ezaugarriak (30); bere ezaugarrien (6); bere ezaugarririk (6); berezko ezaugarria (13); berezko ezaugarriak (9); beste ezaugarrietako (8); beste ezaugarrietako bat (8); diren ezaugarriak (25); dituen ezaugarriak (14); dituzten ezaugarriak (9); duen ezaugarria (8); duten ezaugarriak (10); eta ezaugarriak (16); euskal artearen ezaugarriak (6); ezaugarria da (35); ezaugarria dela (13); ezaugarria ere (7); ezaugarriak aintzat (7); ezaugarriak aztertu (6); ezaugarriak biltzen (8); ezaugarriak dira (12); ezaugarriak ditu (21); ezaugarriak dituen (8); ezaugarriak dituzte (10); ezaugarriak dituzten (11); ezaugarriak ere (10); ezaugarriak eta (33); ezaugarriak ez (13); ezaugarriak hartzen (6); ezaugarriak izan (12); ezaugarriak kontuan (18); ezaugarriak kontuan hartuta (7); ezaugarriak zituen (6); ezaugarriei buruz (7); ezaugarrien arabera (15); ezaugarrien artean (11); ezaugarrietako bat (76); ezaugarrietako bat da (14); ezaugarriez eta (6); ezaugarriren bat (12); ezaugarririk gabe (8); horien ezaugarriak (6); horren ezaugarriak (16); hotsen ezaugarria (6); itunaren ezaugarria (7); nolako ezaugarriak (6); zer nolako ezaugarriak (6)