Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezatsegin izond desatsegina.

Tipo ezatsegin bat, emakume guztiak maiteminduta dauzkala uste duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Consuelo, hamabi-hamahiru urteko alaba, ez zen aita bezain ezatsegina, eta ez ama bezain polita ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Ordurako, gainera, Charlieri eta bioi antzeman zigun aurpegian, bisitari ezatseginen baten esperoan geundela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.

Harria jotzen zutenean halako hots ezatsegin, bitxi bat egiten zuten, malgutasunik ez duen zerbaitena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Isiltasun txikia egon da, nire irudiko amaiera aldean isiltasun ezatsegina zena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

Handik minutu batera, ordea, beste mugimendu ia zehatz batek halako hozkirri ezatsegin bat eragin zidan azalean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Betteren kanpoko ezaugarriak, haren begi oker txikiak eta haren besaurre haragitsuak apaintzen zituzten ile beltz ezatseginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Harrigarria zaio Graçari Napumoceno jaunak gertaera ezatsegin hori besterik gabe ahaztu izana.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 146. orr.

Ezatsegina zen europarra, eta mespretxuz begiratu zion biltegira sartu zenean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 100. orr.

Saia gaitezen egoera ezatsegin honi irtenbide bat ematen, bion onerako izan daiteke eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

-Badakit, Luisa, leku hauek basatiak egiten zaizkit, ezatseginak, pertsonen arteko harremanak hondatu egiten dituztela iruditzen zait!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Atsegina eta ezatseginaren sentimendua eta nahimena salbuetsita, ez baitira ezagutzak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

Nire buru bakarti gorri ezatseginaz apainduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsegina eta ezatsegina (4); eta ezatsegina (5); ezatsegin bat (5); ezatsegina zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus