Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia hori bezain biribila da, etengabe forma zaharren ordez forma berriak ezartze hori, hizkuntzen bilakaeraren alderdi harrigarrienetako bat dela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.
Bestalde, Frantzia zortzi bozgunetan ezartze hori ez dea aski molde potretean egina izan? Herria 2004-06-10
Orduan gogamena bere ekimenagatik afektatua izateko modua besterik ezin du izan, hots, bere errepresentazioaren ezartze honegatik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.
Erran gabe doa, ikastetxeak, behar izan dituela arramoldatze lan batzu jasan, ikasle horier lan baldintza hoberenak eskaintzeko gisan (gela moldatze, prefabrikatu ezartze, material berritze...). Herria 2002-11-07
Ez eta Nixonenaren moduko diru-ezartze eskerga bati. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Azpiegitura publikoak sortu euskararen eta euskal kulturaren ezartze eta garatze kostuak murrizteko: Erabilpen anitzeko egitura publikoak sortu normalizazio proiektuak garatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Gogoan izan Kiparsky-ren Fonologia Lexikoa, ordezkatzeen hurrenkera eta ezartze modua (ziklikoa edo ez, besteak beste) erabat funtsezko dituen fonologiazko ikuspegia, teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.
Jainko Gorenaren gorespenak La Verna mendian gertaturiko zauri-ezartzearen ondoren esan eta idatzi zituen Frantziskok. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.
Guztiak gauza beraren izenak dira: norbera den horren ezagutza eta esplizitaziorako oinarriak ezartzearenak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.
Gozo ginen etxe hartan, baina ez lagunari haxixa eta tripiak erosteko edo gasolina ordaintzeko dirurik ezartzeari uko egiten uzteko bezainbat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.
Ontzat eman ditugun egoera idealean, ezin ezar ditzakegu errazago mugak hizkuntzen artean, dialektoen artean baino, ez duelako zer ikusirik, mugak ezartzeari dagokionez, dialektoek hartuko duten lurraldearen zabalerak, mugak ezartzearekin berakin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.