Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezartzaile iz adierazten dena ezartzen duen pertsona.
Bere herritarrentzat zorionaren bilatzaile, beretarrentzat bake-ezartzaile. Elizen arteko biblia Est 10,3
Xaharren elgarretaratzetan omore ezartzaile zen eta azken aldian oraino dantza jauzitan arizana zen. Herria 2001-04-12
LANTEGIAK batasunak galdatzen die Lurralde Kolektibitateei eta lantegien ganbara ezberdinei beren egin ahalak egin ditzaten ez bakarrik kanpotik jiten ahal litaizken diru ezartzaileen gibeletik ibiliz, bainan oroz gainetik lekuko ekimenak sustatuz. Herria 2001-01-25