Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezarpen 1 iz ezartzea.

Obuluen kasuan jakingarri da, horiek klinika pribatuen esku daudela ia guztiz, sare publikoko oso ospitale gutxitan egiten baita emakumezko haziaren ezarpena.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Katuetan eta tximinoetan posible da ezarpena aldatzea hipotalamoko sodio- edo kaltzio-kontzentrazioa handituz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Haranetako nekazaritza uztearekin eta insignis pinuaren ezarpenarekin paisaia erabat aldatu da ekosistemaren kalterako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

GAMESAK (%3,89) 3i inbertsio funtsari saldu dizkio parke eolikoen muntaketa, ezarpen eta mantenuaz arduratzen diren filial bi.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Akordioa lortuz gero, betiko bermatuko dute bake akordioaren ezarpena.  Berria - Mundua   2004-11-26

Eta ezarpena erabatekoa gertatuko da 1266ko Pariseko kapituluak Bonabenturarena baino lehenagoko legenda guztiak suntsitzeko agindua ematean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Madrilek 1870ean izendatutako Diputazio "anti-foralaren" dimisio orokorra, eta ordezkoren baten ezarpena segurtatzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

Erregela baten ezarpena testuinguru jakin batera mugatzeko gai izan behar dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.

Kalitate Legearen ezarpena bi urtez atzeratuko duela jakinarazi zuen atzo PSOEk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Lege horien ezarpenagatik irten ziren germaniar herriak egoera natural hartatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Araudiek Estatuko hiritar guztiek funts horren zama neurri berdinean eramateko modukoak izan behar dute, denek baitute zorraren ezarpenaren zama.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Erromatar Inperioaren historian, Pax Augusta-ren ezarpenaren lekuko izan zen belaunaldia aurkitzen dugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Erakustea zientzia baten ezarpena eta, beharbada, bera formalizatua bihurtzea, ahalezkoa eta eraginkorra egin dela eraketa diskurtsibo baten baitan eta honen positibotasunaren aldaketetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

Nekez espero zitekeen estatu konkistatuek hura atsegin izatea, Tsin She Huang-ti estatu unibertsalen ezarpenen historietan ezagun den figuraren -marka-gizon konkistatzailearen- ordezkari baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Erorialdi berri honi bigarren susperraldi iraunkorrago batek jarraitzen dio, estatu unibertsalaren ezarpenean agertzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Zikloei buruzko bere teoria zabalduaren arabera, ziklo ekonomikoek inbertsioa sustatzen duten asmakizun eta berrikuntzen ezarpenarekin dute zerikusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Estatu unibertsal baten ezarpen arrakastatsua ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Talde menderatzaileen edo interes ekonomikoen ezarpen ideologikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Erdialegiazko iraganaldi baten kanonizazio horrek zirrara txikia eragin zuen Tsin-go gobernari eta herriarengan, eta landu gabeko marka-estatu honen erakundeen bat-bateko ezarpenak arrangura bortitza sortu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Errusiar agintepeko estatuetan, ordea, garbi zegoen errusiar boterearen zeharkako ezarpena ere higuingarria zela guztientzat, komunisten gutxiengo txiki batentzat izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Biztanleriak Helasko bizibideetan zertzen zuen presioak grekoen hedapenari indar lehergarria eman zion eta akuilatu egin zituen itsasoz bestaldean merkataritza-guneak jartzera, horrela mundu berri hau Magna Grezia bihurtu zutelarik landan nekazari-kolonizatzaile helenikoen ezarpen bizkor eta ugariaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Auzitan daudenak beharrezko kapitalen bolumena nahiz finantzaketaren baldintzak izan (laguntza, kreditua, diru-ezarpenak, inbertsioak), garapen-bideko herrialdeetatik kanpo hartutako erabakien mende geratzen dira Ipar-Hego kapitalen fluxuak gidatzen dituzten parametroak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Antzina Erregeren esku ezarpenaz sendatzen zen gaitz bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 101. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zentro bakoitzaren egoera ezberdina da, batik bat ikasleen hizkuntzen ezagutza eta titulazioen ezarpen maila ezberdinak direla medio.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Deiaren ezarpen kostua (12 euro zentimo inguru) eta lehenengo minutua osorik pagatzen jarraituko dute erabiltzaileek.  Berria - Harian   2005-08-20

Ingurumen eragina: Txikia. -Ezarpen kostuak: 5.962.000.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Ezarpen edo hertsapen literatura ere deitu izan zaio: Houdini haietako bat bezala jokatuz, bere buruari alde guztietatik lokarriak eta kateak ezartzen dizkio Queneauk, eta, hala ere, libre geratzeko gauza dela erakusten du behin eta berriz  Berria - Kultura   2006-01-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten ezarpena (6); bere ezarpena (3); ezarpen kostuak (9); ezarpena eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus