Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Geratu hemen, mesedez -esan eta ezarian alde egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.
Ura baita, frexko beraz, eta ia nola ez dakizula, oharkabean, ezarian, hortxe azaltzen den prezipitazioa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Ezari-ezarian, antolamendu plan oso bat taxutu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Ezari-ezarian, jendea agertzen hasi zen plazara. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Ezari-ezarian, antolamendu plan oso bat taxutu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Ezari-ezarian erle artera inguratuz joan gara, baina jadanik ez naiz izu; apaizaren lasaitasunak babesten nau, hain istorio zaharrean kontzentraturik orainaren arriskuekiko axolagabe egoten erakutsi nahi balit bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.
Judas ezari-ezarian aurrera egiten ari zela eta haren garaipenak geroz eta gehiago zirela ikusirik, Filipok Ptolomeori -Koele-Siria eta Feniziako gudalburuari- idatzi zion erregearen interesak defendatzen laguntzera etor zekion. Elizen arteko biblia 2 M 8,8
Begi-keinu bat egin zuen ezari-ezarian eta soa tinko finkatu zuen haren begi beltzetan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 379. orr.
Baina ezari ezarian jaisten hasiko da hurrengo egunean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.
Oteizaren itzala ezari-ezarian ari zen luzatzen pisuan zehar. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Isil-isilik, ezari-ezarian, atoiontzi baten argiak iluntasun ezkoan zehar lerratzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Ezari-ezarian erle artera inguratuz joan gara, baina jadanik ez naiz izu; apaizaren lasaitasunak babesten nau, hain istorio zaharrean kontzentraturik orainaren arriskuekiko axolagabe egoten erakutsi nahi balit bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.
Nire gogoak portretako ur hotz sakonera igorri zituen polizia eta bulegaria, eta hartan ezari-ezarian murgilarazten, ezari-ezarian murgilarazten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Hemezortzi urteko gerlaren ondoan, hiria ezari-ezarian gailendua zitzaion Garrüzeri, ez bakarrik Amikuzen, Nafarroa osoan baizik, Albreteko etxea nagusi zen aldean bederen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Hotzaren etorrerarekin batera, ordea, ardiak eta artzainak agertuz joaten dira ezari ezarian, beren txakurrekin. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Ega ibarretik, eta atzerago Urederraren arrotik, Bargagorri eta Lazkuako harkaitzen atzetik, ilunabarraren ubela zetorkidan gainera ezari-ezarian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Ezarian-ezarian, Florent beharbada ez zela gizon gaiztoa pentsatzera iritsi zen, inori esan ez bazion ere; begirunea zuen haren heziketarekiko, eta, horrekin nahasirik, gero eta jakin-min biziagoa hurbilagotik ikusteko, haren bizitzan barneratzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.
Ezarian-ezarian, antisemitismoaren gaitza Frantzia guztira zabaltzen ari da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 172. orr.
Ohartuta edo ohartu gabe, aurpegian gero eta aitaren antz handiagoa duela jabetzen den semeak aitaren silueta hartzen du ezarian-ezarian, halako traizio bat bezala bizi du patu saihetsezin hori, etsita murgiltzen da aitak utzitako uberan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.
Baina ezarian-ezarian obra hau ustegabeko tamainia hartuz joan zen. Berria - Harian 2005-05-04
Urte askotan harri gogor bat mailuarekin jo eta ezarian-ezarian zizelkatzen pasa ondoren, orain bat-batean eguzki berritan haize leun baten zizpuruarekin irekitzen den lorea bihurtu zitzaidan musika. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.
baina ezarian (3); eta ezari (6); eta ezari ezarian (5); eta ezarian (8); eta ezarian ezarian (4); ezari ezarian (61); ezarian eta (3); ezarian ezarian (28)