Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezantza iz ipar gasolina.

Faxistek, bonbardaketa egin ondoan, gasolina edo ezantzaz busti zuten hiria eta su eman.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

Kamioia ezin izan zen gelditu Polizia kontrol batean eta, 18.000 litro ezantza zeramatzala, suak dozena bat ibilgailu harrapatu zituen.  Berria - Mundua   2004-06-26

Autoek ezantza gehiago erreko dutela.  Herria   2004-07-15

Azken denbora hotan ezantza bizpahiru aldiz kariotu da, aldian guti bada guti...  Herria   2005-06-23

Bassoran, jendea kexaturik altxatu da podorearen kontra, elektrika eta ezantza xuhurturik, gehiago dena petrolio lurrak diren herri hortan are nekeago baita holako xuhurtzea onartzeko.  Herria   2003-08-14

Trafiko horretan dihardutenek ezantza nahiko merke erosten dute Iranen eta nabarmen garestiago saltzen Pakistanen.Azkenetatik bat iragan otsailaren 18an gertatu zen: sufre eta ezantzaz beteta zegoen tren bat lehertu zen Neishadur hirian, eta 289 lagun hil ziren.  Berria - Mundua   2004-06-26

Dio, eta egia da segur, petrola kariotzearekin, ezantza furnitzale handien irabaziak direla ere.  Herria   2005-09-15

Denbora batez, euroa etzelarik oraino sartua, bazterrak arrangura ziren zer eginen zen ezantza pinta bost libera baino gehiagotan izanez!  Herria   2005-06-23

Taberna bidearen aldamenean kokatua zen, ezantza saltegia eta drive-in jatetxea zetxizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Egun osoko ezantza usaina apaldu eta zuhaitz erdi biluzien aldameneko orbel usteltzen hasiarena nagusitzen zen gau giro oraino ez hotzegian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus