Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezain 1 izond itsusia; moralki itsusia.

Zorua gorri, adreiluzkoa agian, higatua, dexente hondatua; eta gaurkoan hondakinez eta puska ezainez zikindua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Ez utzi Danimarkako errege-ohea izan dadin lizunkeriaren eta intzestu ezainaren etzalekua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.

Lotsaria zen hori, laidogarri ezaina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Horiek guztiak itxaropen ezainak zirela, hurkoaren zorigaitzez doilorki baliatzea bailitzateke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Mendeka ezak haren hilketa doilor-ezaina.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 59. orr.

Ia ordu erdi igarota, hesola bat ematen zuen gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

2 (adizlagun gisa)

Susannak arbuiatu egin zuen Marchín, eta hura ezain ere ezain mendekatu zitzaion, gòi bati saldurik hestebeteen errezeta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus