Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpotarrak norgehiagoka zebiltzan plazako gizon berria ezagutzearren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.
Ez dut inor ezagutzen inguru hauetan Piramideak ezagutzearren soilik basamortua zehartzeko prest dagoenik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 79. orr.
Presaka ertzaintzaren komisariara joatea erabaki banuen, sentimendu ilun horren zioak ezagutzearren izan zen eta ez komisarioa zain nuelako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Esakunea analizatzen baldin badugu, bere edukia ezagutzearren, hots, ea eta nola determinatzen duen horren bitartez niak bere izatea espazioan edo denboran, [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.
Elkar ezagutzearren, jakin zezala nolako pertsona nintzen, nondik heldu nintzen, nire gustu eta zaletasunak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Ezkondu aurretik luzaroan ezkongai gisa ibiltzearen aldekoa zen, elkar hobeto ezagutzearren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.
Horren bitartez agerpenak objektuen adigaien menpean enpirikoki ezagutzearren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.