Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagutze hau Panofskyk pre-ikonografiko deitzen duena da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.
Eboluzio horretan, badira zenbait puntu finko-finko, uharte koxkor batzuk, ezagutze espezifikoko guneek osatuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Halako eragiketen kargu dagoen multzo bateko geneak zelulen ezagutze-jokoek katigatzen dituzte elkarrekin, eta horrenbestez haien emaitzak estu lotzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Ba ote zientzia-ikerkuntzan mugaren bat, ez ezagutze-ahalmenak, baizik eta ezagutzeko interesak ezarria? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
Molekulen ezagutze-kontu hori, hasiera-hasieran, zerari zegokion soilik: entzimak eta substratuak edo antigenoak eta antigorputzak elkarrekin nolabaiteko eragin-trukea izateari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Oinarriko elementua, zelularen kimikan zuzenean inplikaturik dagoena, eremu proteiko jakin batek bere baitan daukan ezagutze-gunea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.
Ezagutze-gune hori gene segmentu batek determinatzen du, segmentu kodetzaile edo exon deritzonak, eta hari dagokio inertzia hori. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Karga elektrostatikoak determinatzen baititu beste molekulekiko ezagutze- eta eragite-gaitasunak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.
Bidaietako elkar-ezagutze xalo horietako bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.