Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez gara subjektu ezagutzaile hutsak ("aingeruburu hegaldun soingabe"), zintzilika dugula gorputz arrotz bat, gorputz biziak baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Estetika transzendentalaren arabera espazioa eta denbora ez dira objektu absolutuak, ezta berbaitango gauzen arteko harremanak ere, baizik gure formak, hau da, subjektu ezagutzailea den gizakiaren formak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
Gizakien indar ezagutzaile enpirikoak halabeharrez adimen bat barnebiltzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.
Hartueman honen determinazio zuzena honetan funtsatzen da: ea zein indar ezagutzaileri egokitzen zaizkion subjektiboki, sentimenari ala adimenari. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.
Zientziapraktika erreala bere osotasunean ez da praktika ezagutzaileetara murrizten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Teologia aristotelikoa estilo klasikoko ezagutzaileen iseken aurka prestatua zegoen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.
Ezagutza "egiten" duena, edo ezagutzaren araua, hots, "egia" zer den oinarritzen duena, ezagutzailearen buruan edo subjektuaren baitan dagoela, zioen Kantek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.
Lantzeko eremu oso zabal bat zegoen, eta ni, informatiko eta gaiaren zuzeneko ezagutzaile moduan, horretan sartu nintzen. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Liburu hori jada, dio P. Ribas Unamuno-ren ezagutzaile minak, anbiguitatez josia dago. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 130. orr.
Mendiko gizarte horren ezagutzaile aparta. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.
Idazle handi bati eta latinaren eta garaiko literatura-arauen ezagutzaile on bati dagokion trebetasunez, Zelanoko Tomasek biografia bizi eta aberatsa eratu du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Ez babesle gisa duzun zure kargu bikainaren bidez, baizik maitale eta ezagutzaile argitu batek haiekin duen harreman estuagoa dela eta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.
Halako egien zaindari eta ezagutzaile bakartzat har ditzaten nahiko bailukete. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Oso iritzi onean zeukan Cunningham jauna nortasun-ezagutzaile eta aurpegi-igarle gisa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 243. orr.
ezagutzaileri egokitzen (3); indar ezagutzaile (6); indar ezagutzailearekin (3); indar ezagutzailearen (3); indar ezagutzaileri (4); indar ezagutzaileri egokitzen (3); zein indar ezagutzaileri (4)