Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oro harrezko esperientzia baten ahalgarritasuna eta bere objektuen ezagutza hiru ezagutza-iturburu subjektiboetan funtsatzen dira: sentsua, irudimena eta apertzepzioa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.
Amsterdamen izan zen, ezinbertzean, emazteki baten ezagutza egin nuen lehen aldia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.
Pertsona onen ezagutza eginez goi mailako auzoetan inude lana egin ahal izango nuen itxaropena ere eman zidaten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 80. orr.
Denbora gutxi nuela -kontua ekarri eta ordaintzen zuen bitartekoa- haren ezagutza egiteko, eta, dudarik gabe, hain nengoen pentsamendu horiek hartuta, ezen ez bainuen ulertu zerbitzariak esaten zidana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.
Jonen ezagutza egin nuen Arbonako rock kontzertu baten karietara, amodioa egin genuen, ez zen hain gaizki pasatu. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
Horietako baten ezagutza egin dut, lagun ere egin naiz: ile urdineko gizon txikia da, sudur kakoa, berak ere ikurrik gabeko hiruki gorria darama eta, bizpahiru zifrakoa izan ez arren, betiere itxurosoa den milako zenbakia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 214. orr.
Guhaurek ere non-nahitik jin apezen ezagutza egiten genuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.
Soldadogo denboran Marcel-Auguste Leonis-en ezagutza egiten du San Andreseko trinketean eta hola abiatzen da bikote xarmant bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.
Emeki-emeki mundu berri haren ezagutza egin nuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.
Bigarren gauaz geroztik hasi ziren saioak, elkarren ezagutza egin eta berehala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.
Artean ontziko gizonen ezagutza eginez nindoan eta, ohartua nintzen; haien ahoek arinago askatzen zituzten ziriak egiak baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 97. orr.
Funtsean Mariaren ezagutza egin nuelarik, seinale bat izaten ahal zatekeela erran nezake gaur. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 143. orr.
Gomita hortaz baliatu da herritar multxo bat tokien ezagutza egiteko. Herria 2004-06-17
Udako opor ezin bururatuetan irakurri liburuak dizkidate ingurumen soziologiko ezberdinen ezagutza egiteko gustua ekarri. Berria - Kultura 2004-02-26
Emeki-emeki mundu berri haren ezagutza egin nuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.