Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagutu adimenak egiten du, arrazoimenak ez! Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Ideiekin (adibidez, Jainkoa) pentsatu egiten da -razionalki-, baina doi ezagutu ez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Ez zuen nik ezagutu nuen agure bera ematen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 227. orr.
Irudi batean baliagarria izan daiteke ikusmenezko mundua ezagutzea, baina, era berean, plazer berezi bat ere ematen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Ezagutzen al duzu Penmarch? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
Ruche jaunak ez zuen inor ezagutzen Brasilen, are gutxiago Manausen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.
Hermann ezagutu zuen batek lerrook irakurriko balitu, harritu egingo litzateke: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 110. orr.
Saulek ezagutu egin zuen Daviden ahotsa eta esan Elizen arteko biblia 1 Sm 26,17
Orain dena ilun ikusten dugu, ispiluan bezala; gero aurrez aurre ikusiko dugu; orain erdizka ezagutzen dut; gero oso-osoan ezagutuko dut dena, Jainkoak neu ezagutzen nauen bezala. Elizen arteko biblia 1 Ko 13,12
-Jack ongi ezagutzen dut. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 246. orr.
Baina nahi dut nahasketa oro baztertu eta, beraz, mintzo naiz bakarrik denok ongi ezagutzen dugun gauza batez, hots, adimenaz beraz, hura baita guztiok hobekienik ezagutzen dugun zerbait. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 93. orr.
Badakit, ondotxo ezagutzen dut nik ere sentimendu hori. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 160. orr.
Frantsesezko... -en, esaterako,...sudurkari bat entzuten da, baina oro har igurzkari sudurkaria ez da hizkuntzak ohartuki ezagutzen duen hots bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.
Servetek gertutik ezagutu zituen erreformatzaile gailenak: Melantchon, Lutero, Zwinglio eta Calvino-rekin sutsuki eztabaidatu eta ez zuen inoiz arrazoiaz beste inposiziorik onartu nahi izan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Nik, entzutez ezagutzen nuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 121. orr.
Aurpegiz ezagutzen nituen mutil batzuk ikusi nituen Adlerhausera eraman behar gintuen trenaren lehendabiziko bagoian sartzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
Egia orok zerikusia du unibertsalekin, eta horietariko batzuk zuzenean ezagutu behar ditugu haiei loturiko egiaren bat ezagutu nahi badugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Horrela ezagutu genuen Dylan. Eta, betidanik ezagutu izan banindu bezala, medikuak erran zidan, erdi haserre: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.
Aspaldian ezagutzen ez nuen gogo gartsu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.
Pertsonalki ezagutzen nituen gertaerak ez ezik ni neu ere azaltzen nintzela orrialde haietan, eta horregatik ausartu nintzela laugarren ale bat gauzatzera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Nik gorputzaren adigaia aldez aurretik analitikoki ezagut dezaket adigai honetan pentsatutako ezaugarrien bitartez, hedadura, sarrezintasuna, tankera, eta abarren bitartez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Haurrak espazioa progresiboki ezagutzen duela azpimarratu nahi zuen Wallonek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.
Gaur egun, Erdi Aroko beste edozein testu irakurtzeko erabiltzen diren metodo historiko-kritikoei esker, tresna egokiak ditugu Asisko Frantzisko osokiago ezagutzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.
Sartzekotan zelarik, atera aitzin, bistaz ezagutzen zuen pilotari batek azken dantza bat proposatu zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 103. orr.
Irakaspen hauetan guztietan, Ebanjelio santuan idatzirik daudenez, eta arrazoiz jantziriko arimaren berezko argiak ziurtasunez ezagut ditzakeenez, egiazko kontsolamendua aurkitzen du gizakiak bere atsekabe guztientzat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.
Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela. Elizen arteko biblia Kol 1,9
Baina ez dut gaia zehatz-mehatz ezagutzerik izan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 37. orr.
Denboren bilkuran dagoen jarraitasun hori agerpenetan soilik ezagut dezakegu enpirikoki. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.
Pentsatzen dudalako soilik ez dut objekturen bat ezagutzen, baizik eta begiespen jakin bat pentsatze oro osatzen duen kontzientziaren batasunerako determinatuz soilik ezagut dezaket objekturen bat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.
Esperientziaren legeen arabera ezagut daitekeen objektua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.
Logika transzendentalean ikusi dugu beste gauzekiko elkarloturaren legea a priori ezagut dezakegula, zuzenki ematen zaigun adigaiaren edukia inoiz gainditu ezin dugun arren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.
Legea errespetatu nahi du, lege idatzia edo ezagutua, baina beste lege mota bat dago, bakoitzak barnean duena eta "goialde" batetik datorrena (daimon); hots, zer egin behar dugun esaten diguna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
Eta ezagutza beti objektu ezagutuaren antzekoa delarik, perfektua da eta arima ezagule eta ezagutuaren berdina. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 311. orr.
Filosofiak ezin du erlijioa definitu gizartean duen eragina ezagutu gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.
Ezagutzen dut zure eginahala, zure sugar goria; eta harako Jainko hark geure egitateengatik jujatuko bagintu, egunen batean hiri handi bateko santu begirale izanen zinateke,Horrela, ondasun hori ere utzita, Jaunaren ahalmena ezagutu eta Gurutziltzatuaren besoetara bere burua biluzik emateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.
Niri eman dizkidazun irakatsiak eman dizkiet nik, eta hauek onartu egin dituzte, eta benetan sinetsi dute zuregandik natorrela eta ezagutu zuk bidali nauzula. Elizen arteko biblia Jn 17,8
Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen; gartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren. Elizen arteko biblia Eg 18,25
Ezagutzen ez nituen pertsonaia famatu batzuen hilobi bitxiak bisitatu behar izan genituen oraindik ere, eta, azkenean, egiptoarren etorbidera iritsi ginen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.
Anaia guztiek Ebanjelioa bete-betean gordetzera behartuak daudela jakin eta ezagut dezaten, hau nahi dut Erregelaren hasieran eta bukaeran idatzita utzi: "Anaiak egon bitez Jesu Kristo gure Jaunaren Ebanjelioa betetzera behartuak". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.
Adimena emango diet ni Jauna naizela ezagut dezaten. Elizen arteko biblia Jr 24,7
Emeki-emeki lortu behar dugu Euskal Herriko partaide profesional, administratibo eta besteek, ofizialki ez bada ere, laneko partaide gisa ezagut gaitzaten. Berria - Harian 2005-01-15
Ezagut dezan munduak zure nagusitza, jentil-herriek zure garaipena. Elizen arteko biblia Sal 67,3
Zu zaitu jabe, zuzen da ezagut dezazun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.
Ez ninduen ukitzen, bere izaera haragizkoa ez duenez, pisurik gabea, ezin ezagutuzkoa baizik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.
Beharrak, tirriak, zorteak, hots biziaren ezin ezagutuzko misterioak, hemen ezarri nau eta, abiatuan abiatu, segitzen dut hasi bidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.