Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Misterio ezagutezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Bisaia ezagutezina duen arren, nabari zaio mutil gaztea dela, zu baino gazteagoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 95. orr.
Herrien historiaren azpiko intrahistoria hori izan daiteke Natura (pixka bat Kant-en antzera), edo materialisten materia, edo indar absolutu ezezagun eta ezagutezin bat eraginkorra, efektuen ugaltzeko legearen arabera historia agerikoan biderkatzen dena (Spencer). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.
Hobe ez egitea egitea baino, hobe gogoetara ematea ekintzara baino, hobe beraren astrofisika, Ezagutezinaren atalasa, ezen ez nire kimika kiratsez, leherketaz eta misterio txiki ezdeusez oratua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.
Artean ezagutezinak ziren arrazoiengatik, erabaki ote zuen isiltasun-botoa egitea, eta bere burua mutu edukitzera behartzea, bere borondatea eta adorea neurtzearren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.