Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezagupen (orobat ezagunpen g.er.) 1 iz ezagutzea, ezaguera; ezagutzen diren gauzen multzoa. ik ezagumendu.

Pentsamenduez, ideiez eta ezagupenez dihardugunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

Batak bestearen akatsen ezagupena aitortzea da egia maitatzeak ezartzen digun eginbehar gorena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 116. orr.

Horretarako enpirikoki baino eman ezin daitezkeen indar errealen ezagupena behar da, adibidez, indar higitzaileen ezagupena, edo gauza bera dena, halako indarrak iragartzen dituzten hurrenez hurrengo agerpen jakinen ezagupena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Hipotesi zintzoak dira eta gertaeren berri ematen dute, baina zein garbi sentitzen dudan nigandik datozela, nire ezagupenak bateratzeko modua besterik ez direla.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.

Ez dago beste sendagairik norberaren ezagupena eta benetako aitortza egiazkoa baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Gure ezagupenak aurreratzen ari dira; pazientzia galarazteko moduko moteltasunez, baina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Nola urak itsasoa, hala beteko du lurra Jaunaren aintzaren ezagupenak.  Elizen arteko biblia   Hab 2,14

Nik oso argi ikusten dut zientzia guztien egiaren ziurtasuna Jainkoaren egiaren ezagupenean datzala, eta ez beste ezertan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Honekin aditzera ematen da izpirituak bere atxikitasuna kendu duela, bere ezagupenetik eta bere egitatetik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kontuan izan gabe ezagupen zientifikoak eta gai filosofikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 220. orr.

Egia da askok ikasi zutela itxura batean "jarduten" eta gizalegearen kanpoaldeko ezagupen formala behintzat erakusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Ezagupen inplizitu hori, pertsona normal guztiek bizitza osoan zehar eskarmentuaren bidez eta besteekiko harremanetan pilatu eta sortzen dutena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.

Sentsuen mundutik at egiten dugun lehen urratsak behartzen gaitu behar-beharrezko zerizanaren azterketaren gure ezagupen berria hastera eta bere adigaitik abiatuta gauza guztien adigaiak eratortzera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 208. orr.

Arrazoimena bera eta bere pentsatze hutsa soilik dira nire autugaia, eta hauen ezagupen xehea ez dut nigandik urrun bilatu behar, nigan aurkitzen baititut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Ezagupen maitatia, atsegina eta esentziazkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Molde guztiz desberdinez definitzen du giza arima zer den, ezagupen orotarikoa edo berezia erabiliz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.

Ezagupen beharrezkoen eta erantzukizun gehieneko erabakiaren artean beti dago eta egon behar du "leize bat"ek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Poetaren ezagupen berezkoena, Danteren tradizioan, infernuetara jaistea zela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.

Ideia berriek, ikusmenezko ezagupenek, ihes egiten zioten gogamenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezagupen irudi mota bi bereizi behar dira, bata aholkulariaren nahimenetik dator -hala izan zen deabruarena, gizakiak amore emanez bekatu egin zuenekoa-, eta bestea arimaren arretaren edo gorputzaren sentimenen mendean dauden gauzetatik datorrena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

Euskal mundua kudeatzen duen elitearen aurrean izateko, laborantza gune edo langileriatik ilkitako gaztearentzat ezagupen ildo bat suertatu da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 88. orr.

Epistemea ez da ezagupen era bat edo arrazionaltasun-mota bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garunetik kolore-ezagupenak erabat erauzi balizkiote bezala, iraganaz gabetua zen, bere iragan kromatikoaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Ikasketa hauen helburua ez zen zientzia ezagupenak eskuratzea, baizik trebetasun jakin batzuk lortzea gero zuzenean aplikatuko zirenak, behin unibertsitatea utzi ondoren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 93. orr.

Azkenean, kolorearen oroimena ere galdua zuela zirudien; beraz, kolorea ez zen gehiago haren gogamen-ezagupenaren eta haren gogamenaren osagai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Ez du sekula izango gizarte-ezagupen normala taxutzeko gizarte-eskarmentu normalik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.

Bi definizioak (imanarena eta hauxe) mila zientzialari ospetsuren lanetatik laburtuak dira, iluntasun oro uxatuz haiek argitu baitute gaia, eta giza ezagupenaren aurrerapen estimagarria lortu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

Baina niri dagokidanez, alferrik saiatu naiz nire geografia ezagupenetan ikertzen, besteak ere ez dira ni baino jakitunagoak izan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 83. orr.

Betaurrekoak kendu zizkiotenean, Virgilek lehenbizi ezagutu zituen formak oftalmologoaren zeinu-taulako letrak izan zirenez, lehenbizi letra-ezagupen proba egitea erabaki genuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus