Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori da gizakiaren handitasuna, izen asko jaso izan duena, duintasuna adibidez: maitagogo (maitamendun, ezagumendun eta hautamendun) izan eta ondorioz beragan edukitzea onaren, egiaren, ederraren neurria. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 36. orr.
Lagun baino, ezagun izan gara orain arte. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.
Gorde ditudan egunkarietako orrialde moztuetan badira Romainen adiskide edo ezagun izandako batzuen lekukotasunak ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 174. orr.
Diskurtso ezaguna, zaharra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
1994 urtean, The Economist finantza eta ekonomia gaietaz diharduen aldizkari ezagunak hamar urte lehenagotik egin zuen galdeketa baten emaitzak argitaratu zituen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.
Enpresek istilu ezagunak izan dituzte beren jarduera ekonomikoaren ondorioa dela medio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.
Anai-arrebak eta lehengo ezagunak etorri zitzaizkion ikustera. Elizen arteko biblia Jb 42,11
Haren gorputza, geografia ezaguna balitz bezala, ibili zuen behin eta berriro. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
Saltz familiak, izan ere, etxe dotore barrokoa zuen Malá Stranan, gaztelupean, aurrealde zuri, garbi eta distiratsuagatik ezaguna ez ezik, miretsia ere bai. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Pianistak Chopin-en Nocturno ezaguna egin zigun opari. Berria - Kultura 2004-11-06
Ezaguna egin da bere esaldi hau: "Jainkoak egia osoa eta egiaren bilaketa emango balizkit aukeran, bilaketa aukeratuko nuke". Ezaguna egin zen pasadizo batek argi erakusten digu zeinen sarri gertatzen zen zeruko gozotasunean murgildua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.
Ezaguna egin nintzen apika-apika eta Poloniako Itzulia egin nuen, Navigare taldearekin. Berria - Kirola 2004-07-01
-Oppenheimer ezaguna egiten zait, baina ez dut kokatzen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 179. orr.
-Ezaguna egingo zaik lan-klase hori. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 28. orr.
Ahotsa ezaguna egiten zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 227. orr.
Ezaguna egiten zait zure aurpegia. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.
Bazen sasoi hartan abesti bat, Angelitos negros, Machin izeneko artista batek zabaldutakoa eta Espainia osoan guzti-guztiei ezaguna egiten zitzaiena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
PVC delakoa ezaguna egiten zaio jende gehienari, izena besterik ez bada ere. Berria - Gaiak 2004-07-01
Niri ezaguna egiten zitzaidan izen hura, irakurri berria nuen-eta Ernst Jüngerrek bere liburuan kontatzen duena Orainvillen gertatutako granada-leherketa izugarri bati buruz. Parrokiaren izena ezaguna egiten bazaio ere, ez daki zehatz-mehatz non dagoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
Ezaguna egin zitzaion Justori, nondik ezagutzen zuen ziur ez bazegoen ere. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.
-Aditu hau, ea ezaguna egiten zaizuenS. mithen obra oso ezaguna egin zen, bereziki esku ikusezinaren pasartea. «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.
Nazioartean ezaguna egin zen euskalduntasunaren aldarrikari moduan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.
Bistaz ezaguna egin zitzaion, baina nor zen esateko adinako segurtasunik gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 167. orr.
Guztiz ezaguna egin zen Dupinen izena poliziako kideen artean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
Haien ukitze berezia ezaguna egin zitzaion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.
Ibaia gertu dago baina auzoa ez zait ezaguna egiten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.
Egunkari haietako mundua ez zitzaidan batere ezaguna egiten; western bat bezain arrotza zitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.
Batean ezagun dena, bestean arrotz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 100. orr.
Nahiz eta egun hartan laster akitu zen, agertu zuen poxi hortarik ezagun da, dio beti medikuak, bertsulari hoberenetarik dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.
Ezagun da Pilar Kareaga, Bilboko alkate izandakoari gertatu zitzaiona. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.
Eztabada horiek ezagun dira Errusian berean, bereziki gizonaren eskubidetaz arta dutenen ganik. Herria 2001-02-01
Haatik, haren hazpegietan ezagun zen oraino xarmangarri izan zeneko garaia. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Lanpara izenez ezagun diren fruitu esferiko batzuetatik dator argia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Gehienengan, ezagun zen bozkarioa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk. Elizen arteko biblia Mt 26,73
Ilunpean, haien hazpegien ikustea neke zen baina gorputzen sendotasuna ezagun zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.
Bazterrak beti bezain jendez beterik dauden arren, ezagun da aparteko urrina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
Ezagun izaten zuten aldartean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 185. orr.
Aurpegikeran ezagun duk ez duala ulertzen nire mendeku gosea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 199. orr.
Esteban Urkiaga Lauaxeta Gasteizen fusilatu zuten, 1937ko ekainaren 25ean, ezagun denez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 82. orr.
Ezagun zen egun batez gure kontra altxatuko zirela berriz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.
Hasi gintunan dantzan, eta oso ondo egiten zinan, nik baino askozaz hobeto, eta edozein dantza klasetan gainera; ezagun zinan bazuela hartarako etorria, eta ni baino arituagoa zela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 75. orr.
Habe- zutabe- eta zubi-lana egiten duten hezurretako arazoak ezagun zaizkio egitura-ingeniariari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Ezagun zaizkit, halaber, usainak eta soinuak oro. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.
Mitxelenaren FHV, Sobre el pasado de la lengua vasca eta beste zenbait lanez geroztik ezagun zaizkigu, besteak beste, zubererazko ü-ü eta erronkarierazko u-u egitura "adostuak". «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.
Orduan izango diat aukera oharkabean zaintzeko, eta, batere ez naik atzeratuko, gainera, Irkutskera lehenbailehen iristeko ni bezain presati dagoela ezagun zaiok eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.
Ezagun zitzaion ahairea hartu, elizan hainbatetan adituetarik bat menturaz, eta bat-batean berak asmatutako hitzez apaindu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Matrikula ikusi gabe ere ezagun zitzaizkion urteak eta pintura zahar-estaliak metalezko zaldiari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Lehen aldia duk habilela gauez hemen, ezagun duk. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.
Ezagun zitzaion: barne borrokan zen, zerbait erranen ez erranen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.
-Orduan -dio emakumeak-, ezagun izango duzu beharbada Borgesek idatzitako hura: [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 67. orr.
Goio arrotz hari begira geratu zen, sor eta lor, eta ezari ezarian erdi ezaguna egin zitzaion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.
Azken aldian, oso ezagunak egin dira globalizazioaren ondorio latzak salatzen dituzten taldeak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.
· Bestetik, gero eta ezagunagoa den ikuspegi ezkorra edo heterodoxoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.
-Ezagun-ezagun da ez zarela merkataria! -ohartarazi zuen judu txikiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.
Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna Elizen arteko biblia Ap 2,9
Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean. Elizen arteko biblia 2 Ko 9,2
Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna. Elizen arteko biblia 2 Ko 8,9
Ezagunak ditugu, izan ere, estatu baten barruan ematen diren erregioen arteko diferentzia ekonomikoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.
Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik. Elizen arteko biblia 2 Ko 2,11
Gero tabernetan sartzen ziren, ardo zuria edatera eta ezagunak zituzten abestiak kantatzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.
Ezagun da segurki bozak hurbiltzen ari direla. Herria 2001-05-31
Aski ezaguna baita Judaren leinutik datorrela gure Jauna. Elizen arteko biblia Heb 7,14
Schumannen lieder bat, alegia, kanta bat jo zuen, Austria eta Alemanian ez ezik, mundu guztian ere oso ezaguna zelako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.
Gogo beroz lotu nintzaion gaur egun arras ezagun den "Hizkuntza landuz Nirvanarantz Sexu bidez" izeneko Zentro Budista antolatzeari Ondo ezaguna dut zuen errebeldien neurrigabea eta zuen bekatuen astuna. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 169. orr.
Laster ezagun da arrantzalearen begietan oraindik uraren uhinak eta izarniadura islatzen direla eta arrain iheskor baten itzalak estaltzen diola aurpegia. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 50. orr.
Berehala ezagun da armada gizona dela, lehenik bere soinekoen gatik, baina gehiago oraino papoaren bete dituen medaila, xingola eta gurutzeen gatik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.
Urrunetik ezagun zen axalaren kolore beldurgarria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.
Egia da, hobeki ezagun direla murruen nibel desberdinak, harri mota desberdinak, leiho forma desberdinak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.
Nork ez dakusa eta ez dazagu horiek artean ez direla berdin, aurpegiaren figuran eta gorputzaren izaeraz gainera, arimaren bertute eta bizioetan ere? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.
Ondorioz, Hura dazaguen guztia Beraren gogokoa eta hurbila da, eta ez dazaguena, aldiz, Haren haserre eta urruntasunaren objektu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 133. orr.
Egiazki, nik ez nerrake gizon horrek elefantea, bera denaren kontra irudikatzen duenik, ez eta elefantea era ezosoaz dazaguenik ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.
Uztail erditsutarik harat, hobeki ezagunko da zeri buruz goatzin. Herria 2001-07-12
Denak untsa joanez haatik, ezagunko da poxiño bat bederen eta Sarkozy-k eskualde hortarik tantoño batzu baztertzen ahalko ditu. Herria 2004-06-24
Nun nork nola hartuko dituen proposamen horiek, hori da ondoko hilabetetan hobeki ezagunko. Herria 2001-06-28
Autobideak bixta kentzen diotela eta arrabots handia ekartzen, oraino gehiago ezagunko dela hori autobidea zabaltzearekin. Herria 2004-04-15
Orduan, menturaz, gauzak, edo gauza batzu behin, argiago ezagunko dira? Herria 2003-12-25
Orduan hobeki ezagunko ote da zoin arbola zen armarria horietan ezarria? Herria 2003-08-14
adiskide eta ezagun (4); adixkide eta ezagun (5); ahots ezagun (16); ahots ezagun bat (5); ahots ezagun batek (6); aktore ezagun (5); artean ezagun (6); artista ezagun (6); aski ezagun (10); aspaldiko ezagun (11); aspaldiko ezagun bat (5); aurpegi ezagun (20); aurpegi ezagun bat (4); baina ezagun (9); bat ezagun (5); bere burua ezagun (5); bere ezagun (7); bertso ezagun (4); burua ezagun (5); da ezagun (20); dira ezagun (6); edo ezagun (4); egin da ezagun (5); egin zen ezagun (52); egin zuen ezagun (10); ere ezagun (20); eta ezagun (50); eta ezagun du (4); eta ezagun egin (4); eta ezagun zuen (5); ezagun asko (31); ezagun askok (7); ezagun askoren (6); ezagun bat (116); ezagun bat ikusi (6); ezagun batean (13); ezagun batek (42); ezagun batekin (12); ezagun bateko (9); ezagun baten (37); ezagun bati (21); ezagun batzuek (6); ezagun batzuen (12); ezagun batzuk (23); ezagun bihurtu (17); ezagun bilakatu (7); ezagun da (59); ezagun dela (6); ezagun den (9); ezagun dena (4); ezagun dira (7); ezagun diren (10); ezagun du (40); ezagun dute (10); ezagun duzu (6); ezagun edo (9); ezagun egin (54); ezagun egin den (5); ezagun egin diren (5); ezagun egin zen (14); ezagun egin zuten (4); ezagun egingo (5); ezagun egiten (17); ezagun ere (8); ezagun eta (102); ezagun eta adixkide (9); ezagun ez (11); ezagun ezagunak (8); ezagun ezagunak ditut (6); ezagun guztiak (16); ezagun guztian (7); ezagun guztiei (5); ezagun guztiek (5); ezagun guztien (4); ezagun hau (10); ezagun hauek (4); ezagun hori (5); ezagun horien (4); ezagun horrek (4); ezagun horren (7); ezagun hura (14); ezagun izan (4); ezagun samarra (4); ezagun samarrak (4); ezagun ugari (16); ezagun ugari bildu (4); ezagun ugarik (4); ezagun zahar (4); ezagun zein (4); ezagun zen (32); ezagun zituen (4); ezagun zitzaion (6); ezagun zuen (70); familia ezagun (4); garbi ezagun (7); gure ezagun (8); hain ezagun (11); hainbat aurpegi ezagun (4); hor ezagun (5); horren ezagun (4); idazle ezagun (19); izen ezagun (16); izen ezagun asko (5); izenez ezagun (5); izenez ezagun egin (4); jende ezagun (16); jende ezagun ugari (4); kanta ezagun (9); kanta ezagun baten (4); kantu ezagun (12); kide ezagun (5); kirolari ezagun (4); lagun eta ezagun (4); lan ezagun (4); liburu ezagun (6); mundu ezagun (5); mundu ezagun guztian (5); munduan ezagun (5); musikari ezagun (5); nire ezagun (20); oso ezagun (16); oso ezagun egin (4); osoan ezagun (4); pasarte ezagun (4); pertsona ezagun (20); pertsonaia ezagun (9); politikari ezagun (4); sukaldari ezagun (4); talde ezagun (11); zen ezagun (61); ziren ezagun (9); zuen ezagun (15); zure ezagun (5); zuten ezagun (4)
adibide ezaguna (5); ahots ezaguna (4); ahotsa ezaguna (4); aktore ezaguna (5); arras ezaguna (11); artean oso ezaguna (4); aski ezaguna (69); aski ezaguna baita (4); aski ezaguna da (26); aski ezaguna zen (6); aspaldiko ezaguna (15); aspalditik ezaguna (6); aurpegi ezaguna (13); aurpegi ezaguna da (5); aurpegia ezaguna (8); aurpegia ezaguna egiten (4); aurretik ezaguna (6); baina ezaguna (5); baino ezagunagoa (14); baino ezagunagoa da (5); bat ezaguna (8); batean ezaguna (4); bereziki ezaguna (4); bezain ezaguna (16); bezala ezaguna (11); bezala ezaguna zen (7); bikote ezaguna (4); da ezaguna (51); da ezagunagoa (6); da hain ezaguna (9); da oso ezaguna (7); edo ezaguna (4); egin zen ezaguna (6); egoera ezaguna (6); ere ezaguna (36); ere ezaguna da (8); ere oso ezaguna (5); espainiar ezaguna (4); eta aski ezaguna (5); eta ezaguna (37); eta ezaguna da (4); eta ezagunagoa (11); eta oso ezaguna (5); ez da ezaguna (10); ez zen ezaguna (5); ezaguna bada (5); ezaguna baita (19); ezaguna baitzen (9); ezaguna balitz (8); ezaguna balitz bezala (8); ezaguna balu (5); ezaguna balu bezala (4); ezaguna bihurtu (9); ezaguna bihurtu zen (4); ezaguna bilakatu (8); ezaguna bilakatu zen (4); ezaguna da (297); ezaguna da bere (8); ezaguna da eta (9); ezaguna da oso (8); ezaguna dela (8); ezaguna delako (4); ezaguna den (65); ezaguna dena (10); ezaguna denez (17); ezaguna du (8); ezaguna dugu (21); ezaguna dut (7); ezaguna dute (6); ezaguna duzu (9); ezaguna duzue (4); ezaguna edo (6); ezaguna egin (56); ezaguna egin da (5); ezaguna egin den (8); ezaguna egin zen (11); ezaguna egin zitzaidan (6); ezaguna egin zitzaion (10); ezaguna egingo (6); ezaguna egiten (60); ezaguna egiten zaio (5); ezaguna egiten zait (13); ezaguna egiten zitzaidan (6); ezaguna egiten zitzaion (11); ezaguna ere (16); ezaguna eta (58); ezaguna eta estimatua (5); ezaguna ez (36); ezaguna ez den (8); ezaguna ez zen (7); ezaguna gertatzen (5); ezaguna iruditu (4); ezaguna izan (43); ezaguna izan zen (18); ezaguna izango (13); ezaguna izanik (6); ezaguna izateak (4); ezaguna naiz (5); ezaguna nuen (28); ezaguna zaigu (4); ezaguna zaigun (4); ezaguna zela (7); ezaguna zelako (6); ezaguna zen (118); ezaguna zen emakumea (4); ezaguna zen eta (5); ezaguna zena (7); ezaguna zitzaidan (10); ezaguna zitzaion (10); ezaguna zuen (36); ezaguna zuten (6); ezagunagoa da (17); ezagunagoa dela (4); ezagunagoa den (8); ezagunagoa egin (4); ezagunagoa izan (4); ezizenez ezaguna (4); ezizenez ezagunagoa (12); gauza ezaguna (15); gauza ezaguna da (6); gero eta ezagunagoa (6); gisa ezaguna (13); gisa ezagunagoa (8); gizon ezaguna (4); guztiz ezaguna (8); hain ezaguna (47); hain ezaguna den (9); hain ezaguna egin (4); hain ezaguna ez (4); hau ezaguna (8); herrian ezaguna (5); historia ezaguna (6); hori ezaguna (9); hori ezaguna egiten (4); hori oso ezaguna (7); horren ezaguna (5); hura ezaguna (7); idazle ezaguna (10); izen ezaguna (4); izena ezaguna (5); izenarekin ezaguna (4); izenez ezaguna (8); jada ezaguna (4); jadanik ezaguna (7); jende ezaguna (21); kanta ezaguna (4); kantari ezaguna (6); kantu ezaguna (7); kide ezaguna (4); kontu ezaguna (5); lehendik ere ezaguna (4); lehendik ezaguna (4); lelo ezaguna (5); liburu ezaguna (5); mundu osoan ezaguna (4); munduan ezaguna (6); musika ezaguna (5); musikari ezaguna (4); nahiko ezaguna (7); nahiko ezaguna da (6); obra ezaguna (4); ondo ezaguna (9); ongi ezaguna (7); opera ezaguna (4); ordurako ezaguna (6); oso ezaguna (136); oso ezaguna da (31); oso ezaguna den (6); oso ezaguna egin (8); oso ezaguna eta (4); oso ezaguna ez (8); oso ezaguna izan (6); oso ezaguna zen (23); oso pertsona ezaguna (4); osoan ezaguna (7); pertsona ezaguna (11); pertsona ezaguna da (5); talde ezaguna (6); veronica bezala ezaguna (7); zen ezaguna (23); zen oso ezaguna (4); zerbait ezaguna (5); zitzaion ezaguna (4)
aldizkari ezagunak (4); arras ezagunak (6); artean ezagunak (5); artista ezagunak (6); aski ezagunak (40); aski ezagunak dira (14); aspaldiko ezagunak (19); aurpegi ezagunak (16); baina ezagunak (4); batzuk ezagunak (9); bertso ezagunak (4); bezain ezagunak (4); denak ezagunak (6); dira ezagunak (18); edo ezagunak (4); egile ezagunak (4); ere ezagunak (13); ere ezagunak dira (7); eta ezagunak (27); eta oso ezagunak (4); ez hain ezagunak (8); ez oso ezagunak (5); ezagun ezagunak (8); ezagun ezagunak ditut (6); ezagunak bildu (4); ezagunak dira (141); ezagunak dira oso (5); ezagunak direla (4); ezagunak direlako (5); ezagunak diren (39); ezagunak diren hainbat (4); ezagunak direnak (5); ezagunak ditu (9); ezagunak ditugu (8); ezagunak ditugun (4); ezagunak ditut (12); ezagunak ditut zure (6); ezagunak dituzte (6); ezagunak edo (5); ezagunak egin (13); ezagunak egingo (5); ezagunak egiten (17); ezagunak ere (13); ezagunak eta (35); ezagunak eta ezezagunak (7); ezagunak ez (33); ezagunak ez diren (15); ezagunak izan (23); ezagunak izan arren (4); ezagunak izan ziren (4); ezagunak izango (6); ezagunak izango dira (4); ezagunak nituen (11); ezagunak zaizkigu (5); ezagunak zaizkigun (6); ezagunak zaizkit (4); ezagunak ziren (36); ezagunak zituen (18); ezagunak zitzaizkidan (5); gehienak ezagunak (5); guztiz ezagunak (5); hain ezagunak (28); hain ezagunak ez (6); hitz ezagunak (7); horiek ezagunak (5); horren ezagunak (5); idazle ezagunak (10); izen ezagunak (9); izenez ezagunak (5); jende ezagunak (4); jokalari ezagunak (5); kantu ezagunak (9); kazetari ezagunak (4); lagun eta ezagunak (5); lagunak eta ezagunak (4); lehendik ezagunak (5); musikari ezagunak (4); nahiko ezagunak (5); ondo ezagunak (7); ongi ezagunak (5); oso ezagunak (54); oso ezagunak dira (15); oso ezagunak diren (5); oso ezagunak ziren (4); osoan dira ezagunak (5); pertsona ezagunak (4); pertsonaia ezagunak (5); pertsonaia ezagunaren (4); talde ezagunak (4); talde ezagunarekin (5); ziren ezagunak (7)
artean ezagunena (4); artean ezagunenak (5); artista ezagunen (8); aurpegi ezagunen (5); bere lanik ezagunenak (4); da ezagunena (11); dira ezagunenak (10); edo ezagunen (6); errepublikano ezagunen (4); errepublikano ezagunen abokatua (4); eta ezagunei (4); eta ezagunek (14); eta ezagunek (14); eta ezagunekin (7); eta ezagunekin (7); eta ezagunen (19); eta ezagunen artean (5); eta ezagunena (9); eta ezagunenak (7); eta ezagunez (6); ezagunek ere (4); ezagunek ere (4); ezagunek eta (4); ezagunek eta (4); ezagunek osatutako (4); ezagunek osatutako (4); ezagunekin batera (6); ezagunekin batera (6); ezagunen abokatua (4); ezagunen abokatua zen (4); ezagunen artean (26); ezagunen arteko (4); ezagunen bat (19); ezagunen batek (7); ezagunen batekin (7); ezagunen baten (10); ezagunen eta (7); ezagunen izenak (5); ezagunen lanak (4); ezagunena da (8); ezagunena eta (7); ezagunena ez (4); ezagunenak eta (5); ezagunenetako bat (25); ezagunenetako bat da (6); ezagunenetako batzuk (9); ezagunenetakoa da (10); ezagunetako bat (7); ezagunik aurkitu (4); ezagunik ez (9); ezagunik gabe (4); ezagunko da (4); hainbat pertsona ezagunek (10); hainbat pertsona ezagunek (10); hobeki ezagunko (6); idazlerik ezagunenetako (4); izen ezagunen (7); izen ezagunen artean (4); kantu ezagunenak (6); lagun eta ezagunen (6); lagun ezagunek (7); lagun ezagunek (7); lan ezagunenak (4); lanik ezagunena (4); lanik ezagunenak (9); libururik ezagunena (4); obrarik ezagunenak (4); pertsona ezagunek (20); pertsona ezagunek (20); pertsona ezagunen (9); pertsonaia ezagunen (4)