Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagule zerbait ezagutzen duena da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 121. orr.
Bere buruaz kanpo ez du beste gogo ezagulerik ezagutzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 315. orr.
Baliteke norbaitek erantzutea ezin dudala nik baietsi ez dela kosmosean beste izaki ezagulerik. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 53. orr.
Generoaren ezagule ona naiz eta Dick irakurri izan dut, baina ez nuen lan horren arrastorik ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 172. orr.
Liburuaren Ezagulearena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.
Tradizio (neo) klasiko horren erreferentziak hari garrantzitsua dira, baina ez bakarrak, eta horregatik, haren ezagule ez direnek ere topatuko dute haren poesia liburuetan zer gozaturik. Berria - Kultura 2006-03-28
Aitarentzat oparia erosteko ardura nire esku utzi du anaiak, eta, beti bezala, ardo botila pare bat erostea erabaki dut, anaia baino ardo-ezagule kaskarragoa banaiz ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 67. orr.