Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezagatik 1 adlag faltagatik.

Eta ez da leku ezagatik, sinaduren luzeagatik baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.

Spidlak lehen ministro kargua utzi du, babes ezagatik.  Berria - Mundua   2004-06-27

Esamolde barbaro xamar hori erabiltzeko arrazoia zera da: a priori honek enuntziatuen kontua eman behar duela euren sakabanaketan, euren koherentzia ezagatik irekitako faila guztietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

Gramatikaren azterketan esanahia erabiltzearen aldeko iradokizunen desegokitasuna argi ikusten ez bada, uste dudanez, haien zehaztasun ezagatik da, bai eta "hizkuntz formari buruzko intuizioa" kontzeptua "esanahiari buruzko intuizioa" kontzeptuarekin nahasteko zoritxarreko joera batengatik ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

Bill Clintonek kargutik kanporatua izatea merezi du, bere koherentzia eskasagatik, bere animaleko itxurakeriarengatik, behin eta berriro erakutsi duen bere prestutasun ezagatik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.

Hala da, beren sinesmen-ezagatik moztu zituen, eta zuk zeure sinesmenagatik irauten duzu; ez izan, beraz, harro, eta ibili kontuz.  Elizen arteko biblia   Erm 11,20

Frantziskok errieta egin zion bere buruari bere adeitasun ezagatik: "Pobre hori konde edo baroi handi baten izenean etorri balitzaik, erantzungo hiokeen bai bere eskariari".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 464. orr.

Eta horrela, Jaungoikoa bezala, inoren mende egon nahi ezagatik, harrokeriaren erruz, bere onetik atera eta amiltzen da piztien gozamen diren plazeretara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Askotan damutzen gara, hark edo honek kararik kara botatakoari, behar den gisan edo garaian erantzun ezagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.

Herrialdea utzi nahi dute NBEko giza laguntzaileek, segurtasun ezagatik.  Berria - Mundua   2004-08-22

Abere etxekotu baten ezagatik, Mundu Zaharrean abeltzain nomadaren bizimodua erabaki zuen zerbait, Mississippi Arroko Lautada Handiak, abeltzainen paradisu izan zitezkeenak, tribuen ehiz lurralde izaten jarraitu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Hura kontatzen zidan bitartean, P.-R. andrea oso haserre jarri zen, erabat suminduta kontzientzia profesional ezagatik. soldatak ordaintzeko dituen baliabide ekonomiko ezagatik PAN gainbehera egiteko arriskuan dagoela ohartarazi zuen asteburuan Laukoteak Ekialde Hurbilerako duen ordezkari berezi James Wolfensohnek.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.

2 (dagokion izena -ik atzizkiaz)

Zio fonetikorik gabe gelditzen diren bilakabideak erregela bihur daitezke, nahiz eta orain gertatzen diren erregela batzuekin, daturik ezagatik ez dagoen ziur jakiterik zein bilakabidetatik datozen, ezta bilakabide batetik datozen ere. "Ergelak burugabekeriaz hiltzen dira", zentzurik ezaz, alegia (hitzez hitz, 'bihotzik ezagatik').     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

Bere buruaren errukitan dabiltzan alferrontziak, eta gero diziplinarik ezagatik eskolatik boteak, ez ditiat maite!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.

Lehengoan, gorotzaz ari nintzela, itiña, arkiña, (ziriña) eta antzekoak erabili nituen gogoan, baina, askotan bezala, lekurik ezagatik bazter utzi. Eta maite ez badute elkar, ez da obligaziorik ezagatik; ez dute inoren maitasunean sinesten, ikusten ez dutelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Astirik ezagatik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus