Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leonardo da Vinci-k, esate baterako, koadroa ispiluarekin parekatzen zuen, eta "margolanik goraipagarriena erreproduzitutako gauzarekin antzik handiena duena" dela idatzi zuen, modu horretan bere ezadostasuna erakutsiz "naturako gauzak hobetu nahi dituzten margolariei". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Ados geratu dira lehenengo aukeran Zuzendariari burrunba egingo diotela, hau da, masailak puztu eta ezpainekin erlastarren hotsa egin, euren ezadostasuna adieraztearren. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.
Uztailaren 27an Alfonso Alonsok aurkeztutako erreforma aginduak ezadostasuna piztu du haur eskoletako langileen artean. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Onuragarria da gizakiak Gizarte komunera eramaten dituena, hots, gizakiak adostasunean bizitzera erakartzen dituena; eta kaltegarria, aldiz, Estatuan ezadostasuna dakarrena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 455. orr.
Akordioa dauden puntuetarako bitartekaritza erabiltzea eta ezadostasuna sortzen duten kontuetan arbitrajearen bidez irtenbidea bilatzea. Berria - Ekonomia 2004-07-17
GATTen kasuan ez bezala -GATTen, arbitrajeak, baliagarriak izateko, alde guztiek onartu behar zituzten, salatuak barne-, MMEren ezadostasunak arautzeko mekanismoak ez du beto-eskubiderik onartzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.
Horrelakoetan beti gertatu ohi den bezala, etsaigoak, ezadostasunak, aspaldian dilindan zeuden aferen inguruko istorioak ziren auzoen akusatzeko eta salatzeko arrazoi nagusiak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.
Mikeli bere ezadostasuna argiki adierazi zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 62. orr.
Sarkozyk sozialisten ezadostasunak nabarmendu ditu, eta Fabiusen jarrera gaitzetsi. protekzionismoaz dauden ezadostasunak konpondu nahian. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Atzo goizean prentsa gomitatu zuen beren ezadostasuna azaltzeko. Berria - Kultura 2004-05-26
Euren ezadostasuna aldarrikatzeko oxigeno maskak aurpegian, eta zabor poltsak soinean zituztela, ehunka lagunek euren aldarria entzunarazi zuten. Berria - Euskal Herria 2006-02-19
Hurrengo solasketetan ezadostasunak gaindituko ditugula espero dugu. Berria - Mundua 2006-02-23
Indar iraultzaileen arteko ezadostasunak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 310. orr.
Gure gizarteetako markak dira hain zuzen ere gobernatzen zailenak, ez hainbeste arazoaren diagnostikoan sor daitezkeen ezadostasunengatik (hots, arriskuaz edo segurtasunaz egon daitezkeen irakurketa ezberdinengatik), terapiak exijituko lukeen demaseko berrantolaketa soziotekniko eta kulturalagatik baizik. Berria - Gaiak 2006-04-20
Hizkuntzaren eta ortografiaren arteko ezadostasuna dagoenean, zaila izan ohi da auzia erabakitzea hizkuntzalaria ez denarentzat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.
Ezadostasunak ezadostasun, Freuden ekarpena aintzakotzat hartu behar dela uste du: «Gizon ausarta izan zen, eta haren eragina gaur arte iritsi da». Berria - Harian 2006-05-06
Emmak ezadostasunezko imintzio adierazgarria egin zuen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.
Jokin Arbea ELAko Nafarroako metalgintzako arduradunaren arabera, bi sindikatuokin izan dituzten ezadostasunak estrategikoak dira eta ez edukiari buruzkoak. Berria - Ekonomia 2004-01-28
Hezkuntza eskumenen inguruko ezadostasunak direla eta, bertan behera geratu dira instituzioen arteko harremanak finkatzeko negoziazioak. Berria - Mundua 2004-12-21
Herrialdeen arteko ezadostasunak ezin dira izan gaindiezinak. Berria - Mundua 2004-01-15
Bereziki apailuari dagokionez, beren artean ezadostasun handiak badituzte ere, tesi batzuen inguruan batzen dira elkarrengana testu hauek guztiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.
159 emendakin aurkeztu diren arren ez dugu espero ezadostasun sakonik egotea. Berria - Ekonomia 2004-11-04
Gobernu egitasmo bateko atal gehienetan bat etorri gara eta ezadostasun bakan batzuk soilik geratzen dira aztertzeko. Berria - Mundua 2006-04-18
Lehen ezadostasuna katalanezko narratiba eta poesia lanak saritzen dituen Palma Hiria Sarian izan dute. Berria - Kultura 2004-01-31
Alderdi barruko ezadostasun politikoek militante asko banatu dituzte Daniel Ortegak 1990, 1996 eta 2001eko hauteskundeetarako bere burua presidentetzarako hautagai jarri zuenetik. Berria - Mundua 2004-07-17
Bere ezadostasun ideologikoa nabarmena zen, eta hilabeteak zeramatzan Hegoaldeko Zuzendaritza Politikoari menik egiten ez ziola. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 235. orr.
Arazo honek agerian ezartzen du Irakeko Gobernu Kontseiluaren baitan ezadostasun nabariak badaudela. Berria - Mundua 2004-03-06
Mahaian, ostera, agerian geratu dira auditoriumari buruz alderdien artean dauden sakoneko ezadostasunak. Berria - Kultura 2006-04-13
Eztabaida gune aberats bat izan zen ezkerreko abertzaleentzat) bainan barne ezadostasun batzuek proiektua geldi arazi zuten. Herria 2004-06-10
Estrategia ezadostasunak. Berria - Mundua 2006-01-28
Kritika eta barne ezadostasunen artean negoziazioetan segitzen zuen atzo Venezuelako oposizio nagusia biltzen duen Koordinadora Demokratikoak. Berria - Mundua 2004-03-05
arteko ezadostasunak (11); bere ezadostasuna (8); beren ezadostasuna (7); dituzten ezadostasunak (3); du bere ezadostasuna (3); euren ezadostasuna (4); ezadostasun horiek (3); ezadostasuna adierazteko (3); ezadostasuna agertu (7); ezadostasunak eta (3); hainbat ezadostasun (3); inguruko ezadostasunak (4); izan zituen ezadostasunak (3); zituen ezadostasunak (4)