Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orria berriz hartu, "x - y=5" ezabatu, eta "y - x=5" idatzi zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.
Anjel Urtxipiaren gorpua agentziako garbitzaileak ("garbitzaileak" ezabatu eta horren ordez "garbiketa lanen arduradunak" idatzi nuen) aurkitu zuen arratsaldeko zazpiak aldera, bere egitekoa betetzera abiatu zenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Argitan eta epelean, argizariko letrak desitxuratzen joango dira, izkribu guztia ezabatu arteino. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.
Xiringa bat aspa gorri batez ezabaturik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Gertatu ohi zait, ezabaturikoa dena delarik ere -lerro huts bat, hitz soil eta arrunta, gutun baten burua bera, "adiskide, bi hitz besterik ez" eta antzekoak-, ordeztu ezina iruditzen zaidala, inspirazio argitsuenaren emaitza bailitzan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.
Banan-banan ezabatzen dituzte pintadak, pintura grisa gainera botata. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 113. orr.
Armarria hor dago, baina urteek ezabatu egin dute erredola. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.
Ekaitz-giroa zegoen, eta abiatu egin behar, derrigorrez, bidean barrenako gure lorratza ezabatu baino lehen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Hil nadila, ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Haren lañotasunak, haren eztitasunak nigan sortua duten lilura hain da handia non deusek ez baitu sekula ezabatuko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.
Oraindik gutxiago ulertzen da izpiritua batasun jainkozkoan ezabatzea, hainbesteraino ezkutatuz, non adimendu bat ere ez bailitzateke gai ezagutzeko ezer izan ote zen lehenagotik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 108. orr.
Kritiko batek ezabatzen ahal zaitu ez aipatuz, ez plazaratuz eta baliogabetuz zure lana. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.
Tatxadura bat ageri da eskuizkribuan; baliteke portuaren izena ezabatu izana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
"Ebazteko" ezabatu, eta "deuseztatzeko" jarri zuen horren ordez Grosrouvrek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.
Desinentzia ezabatzean, flexio enborra edo erradikala lortzen da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.
Ryokok egindako tatuajea ezabatzeko ahaleginak egin nituen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.
Euriak ia ezabaturiko horma-irudiak ikus zitezkeen nonahi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu, banku eta finantza-sistema modernoak eraiki ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Frantzian, gremioen abantailak ez ziren 1776 arte ezabatu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Itun horrek eginkizun erabakigarria izan zuen nazio-ekonomien barne-oztopoak ezabatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Afrikako herrialdeen kanpo zorra ezabatzearen auzia konpontzea ez dagokiola soilik Londresi. Berria - Harian 2005-07-06
Xedapen Iragankorra ezabatzeko proposamenak nola eragiten dio zuen arteko akordioari? Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak.Telekomunikazio enpresak 2003-2005 artean 22.000 lanpostu ezabatuko zituela iragarria zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.
Beren gaiztakeriaren aztarna guztiak ezabatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 106. orr.
Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Aldi berean, kolonia-politikek industriaren munduko mapatik ezabatu zituzten kolonizazioaren aurretik indartsuenak ziren bi herrialdeak, Txina eta India. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.
Zeren argi sorberriak ezabatzen baititu subjektuaren eta objektuaren arteko distantziak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Gogoaren izu eta ilunpeok ezabatu behar dituzte, beraz, ez eguzkiaren izpiek ez egunaren gezi argitsuek, naturaren behaketak eta zientziak baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.
Baina belarrietara iristen ez den ahotson zatia, aurrera alferrik jorik, auretan ezabaturik hiltzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.
Gudaroste handia bidali behar zuen, Israelgo indarrak eta Jerusalemen gelditzen zirenak apurtu eta deuseztera, herrialde hartan beraien oroitzapena ere ezabatzeraino. Elizen arteko biblia 1 M 3,35
Ezabatuta bezala dauka gertatutakoaren zehaztapena edo, behintzat, lanbro artean galdurik bezala oroitzen du eszena. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 61. orr.
Jakin, bazekien ez zuela atzera egiterik, orainak iragana ezabatua zuela eta patuak zer ekarriko egon beharra zeukala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.
Halere, ezkutatuta zegoelako sentsazioa ez zait ezabatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 396. orr.
Sufrimendu luzeek ezabatuak zituzten ia osorik nire adimenaren ohiko ahalmenak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.
Uhin hormatu batek harrapatu du ene gorputz osoa, eta aurrerago joateko gogoa eta gaitasuna bera ezabatu ditu bat-batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 328. orr.
Baliteke, gainera, fotograma bat hurrengoak mozorrotze hori mugimendua atzemateko bidea ematen duen baldintzetako bat izatea, erretinako irudi-iraunkortasuna ezabatzen baitu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.
Halere, ezkutatuta zegoelako sentsazioa ez zait ezabatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 396. orr.
Joan deneko bost urte honetan bezala helduko da, itsasoak beti ezabatu eta berritu egiten dituen bide ezkutuetan barrena, krabelinen bat, edo petalo bakanen bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.
Ezabatu egingo dut mundutik nik sortu dudan gizakia; gizakia eta harekin batera abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak, damu bainaiz hauek egin izanaz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Esaldi bat idatzi eta berehala ezabatzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.
Funtsean ez dakite bestea/bestelakoa toleratzen; diferentzia bera zaie, funtsean, jasangaitza; eta, azkenean, haren identitatea da erro-errotik ezabatu nahi luketena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.
Propio ezabatu den beste testu baten gainean idatzitako testuari "palinpsesto" esaten zaio. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.
Filosofiak, ordea, bide luzea egin du geroztik, eta edozer gauzak, liburu batek, hitz batek agian, ulertzeko aski argitua den norbaiti egia hori azaltzen dionean, bat-batetik argituko du halakoa, eta izarrak eguzkia piztearekin batera nola, halaxe ezabatuko dira haren aurrean sineskeria guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
Tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait, eta urpean desagertu da orain, eta burbuila batzuk utzi ditu urazal barean, eta burbuilak ere laster ezabatuko dira ilargiaren jabegoa ematen duen ur ispiluan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.
Estatu unibertsalaren xedea baretasuna da, baina horrek sorturiko lasaitasun-sentipena laster ezabatzen du frustrazio-sentipenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Batzuetan oroitzen zen larrua jo ondoko haren irriaz, haren begi dirdiratsuez, baina irudi hura berehala ezabatzen zuen gogotik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.
Kolpetik ezabatu zitzaidan krak hotsaren oroitzapena, erreflexu batek eraginda bezala burua jaso eta hain ziztada zorrotzak ematen zizkidan hankari begiratu nionean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Gero, eskari asko egin zioten, egindako bekatu hura zeharo ezaba zezan. Elizen arteko biblia 2 M 12,42
Depresio Handiak, bere ondorio guztiekin -Bigarren Mundu Gerra barne- orduantxe zertzeko zorian zegoenak, erabat ezabatua zuen, 1950a baino askoz lehenago, 1929an nagusi zen ilusioa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 349. orr.
Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da, gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes. Elizen arteko biblia EsZ 16,6
Etxekoandreari irribarrea behin betiko ezabatu zitzaion aurpegitik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.
Goialdeko letrak ia borratuta zeuden, C bat ezik, eta letra ezabatuen espazioan Calaportu izena osa zitekeela kalkulatu nuen. Hamabi-hamalau lerro ezabatuen azpian txostengileak Ernest Hemingwayren sarea nortzuek osatzen duten argitu nahi du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Horrela azkeneraino (esaldi ezabatua) nire errautsak lau haizetara jaurtikiko ditizten (--...). Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 191. orr.
Zoroa, nire hitz ezabatuen gainean idatziko duena! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 82. orr.
Hodeiak haizeekin mehazten edo eguzkiaren beroaren kolpeagatik ezabatzen direnean, euria tantaka bidaltzen dute, argizari koskoa su biziaren gainean likidotzen eta urtzen den bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.
Lipar baten buruan, agertu bezain agudo ezabatu zitzaion aurpegi hitsa hain bat-batean piztu zion alaitasun hori, sekula izan ez balitz bezala, eta aurpegiak lehengo aire kezkatia hartu zuen berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 183. orr.
Kolpetik ezabatu zitzaidan krak hotsaren oroitzapena, erreflexu batek eraginda bezala burua jaso eta hain ziztada zorrotzak ematen zizkidan hankari begiratu nionean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Hargatik, amak igorri azken gutunaren arabera, andere lerden harekin ezkontzeko xedeak oro ezabatu zitzaizkion: Maritxu jada Salarteko Pauli hitz-emana zen Jainkoaren aitzinean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.
-Zergatik erraiten duk hori? -galdetu zion honek, betarteko irria artean ezabatu ez zitzaiola. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 353. orr.
araua ezabatzea (3); arrastoak ezabatu (5); artetik ezabatuko (3); aurpegia ezabatu (3); aztarna guztiak ezabatu (4); aztarnak ezabatu (4); bat ezabatu (6); bat ezabatzea (3); bat ezabatzeko (3); bat ezabatzen (4); batean ezabatu (3); batek ezabatzen (3); batzuk ezabatu (4); bera ere ezabatu (3); berehala ezabatu (8); berehala ezabatzen (3); betiko ezabatu (4); burutik ezabatu (6); dena ezabatu (3); dena ezabatzen (3); dira ezabatu (4); erabat ezabatu (12); erabat ezabatua (4); erabat ezabatzeko (3); erabat ezabatzen (6); ere ezabatu (12); ere ezabatu egin (3); ere ezabatu gabe (3); ere ezabaturik (3); ere ezabatzeko (4); ere ezabatzen (4); esaldi ezabatua (3); eskubidea ezabatu (4); eta ezabatu (14); eta ezabatu egin (3); eta ezabatzea (3); eta ezabatzen (7); ez ezabatu (4); ezabatu ahal (5); ezabatu arte (4); ezabatu aurretik (4); ezabatu behar (12); ezabatu beharko (5); ezabatu da (7); ezabatu dira (3); ezabatu ditu (9); ezabatu du (6); ezabatu dute (4); ezabatu egin (49); ezabatu egin behar (3); ezabatu egin nahi (6); ezabatu egin zen (4); ezabatu egin zituen (5); ezabatu egin zuen (6); ezabatu egingo (14); ezabatu egiten (25); ezabatu egiten da (3); ezabatu egiten du (4); ezabatu eta (49); ezabatu ez (5); ezabatu gabe (11); ezabatu izana (4); ezabatu nahi (26); ezabatu nahi ditu (4); ezabatu nahi du (3); ezabatu nahian (6); ezabatu nahiz (3); ezabatu ondoren (8); ezabatu zaio (3); ezabatu zen (6); ezabatu zion (4); ezabatu zituen (23); ezabatu zituzten (10); ezabatu zitzaidan (3); ezabatu zitzaion (8); ezabatu zuen (26); ezabatua da (4); ezabatua izan (7); ezabatuak izan (3); ezabatuko dira (5); ezabatuko ditu (10); ezabatuko du (3); ezabatuko duela (6); ezabatuko dute (3); ezabatuko duzue (6); ezabatuko duzue gaiztakeria (5); ezabatuko ez (3); ezabaturik da (3); ezabaturik dago (4); ezabaturik dira (4); ezabatuta geratu (3); ezabatuz doaz (3); ezabatuz eta (5); ezabatuz gero (3); ezabatzea da (5); ezabatzea edo (4); ezabatzea eta (7); ezabatzea ezinezkoa (3); ezabatzea izango (3); ezabatzea proposatu (3); ezabatzearen alde (6); ezabatzeaz gain (3); ezabatzeko ahalegina (3); ezabatzeko asmoa (3); ezabatzeko aukera (4); ezabatzeko eskatu (7); ezabatzeko eskatzen (3); ezabatzeko eta (3); ezabatzeko exijitzen (3); ezabatzeko ez (3); ezabatzeko joera (4); ezabatzeko neurri (3); ezabatzeko proposamena (3); ezabatzen ari (4); ezabatzen da (10); ezabatzen dela (3); ezabatzen den (5); ezabatzen dira (3); ezabatzen ditu (14); ezabatzen dituzte (6); ezabatzen du (12); ezabatzen duen (3); ezabatzen eta (7); ezabatzen ez (4); ezabatzen ikusten (4); ezabatzen saiatu (3); ezabatzen saiatzen (5); ezabatzen ziren (3); ezabatzen zituen (6); ezabatzen zuen (7); ezin dira ezabatu (3); ezin ezabatuzko (3); gogotik ezabatu (3); guztia ezabatu (7); guztiak ezabatu (24); guztiak ezabatu zituen (3); guztiak ezabatuko (3); guztiak ezabatzea (8); guztiak ezabatzeko (3); guztiak ezabatzen (6); guztiz ezabatu (7); hori ezabatu (5); hori ezabatuko (4); hori ezabatzeko (7); horrela ezabatuko (6); horrela ezabatuko duzue (6); hura ezabatu (4); hura ezabatzeko (4); inkomunikazioa ezabatzea (3); iragankorra ezabatzeko (6); irribarrea ezabatu (5); izena ezabatu (4); izena ezabaturik (3); kanpo zorra ezabatzeko (4); laguntzak ezabatzea (3); lanpostu ezabatu (4); lanpostu ezabatu nahi (3); lanpostu ezabatuko (5); lanpostu ezabatuko ditu (4); lanpostuak ezabatu (3); legea ezabatzeko (4); lerro ezabaturik (3); mugak ezabatu (3); oro ezabatu (7); oro ezabatzen (6); oztopoak ezabatzeko (3); sekula ezabatuko (4); sekula ezabatuko ez (3); tortura ezabatzeko (3); xedapen iragankorra ezabatzeko (6); xedapena ezabatzearen (3); xedapena ezabatzearen alde (3); zorra ezabatzeko (4)