Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrerantzean, termino kimikotan irarrita egongo da arrisku horixe bakoitzaren genoman, norberaren osagai ezabaezin gisa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.
Aizkolari zaharra jelatuta geratu da, hotzez hildakoen irribarre ezabaezina ezpainetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora-poltsikoetan orban ezabaezina utzi. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.
Agindu zuen jauregiko Historia liburuetan tinta ezabaezinez idatz zezatela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 67. orr.
Tabako-zetaka horixka ezabaezin bat gelditu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Praken albo banatan olio gorrizko pinturazko orban luze eta ezabaezinak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 216. orr.
Oroipen ezabaezina, amonak futbolera lehen aldiz eraman ninduenekoa, umemoko bat nintzenean! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.
Denboraren arrasto ezabaezinak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 39. orr.
Amon jainkoak berak ere ez zuen jakin ahal izan, agian, ganbeluen gorotzek egingo zutela ezabaezina eta betirakoa bere izena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 123. orr.
Elkarrekikoa den maitasun horren aztarnak ezabaezinak dira. Berria - Ekonomia 2006-03-17
Pinocheten hatz-aztarnak hilketa bakoitzean daude, ezabaezinak dira eta Auzitegiak ikusi egin ditu. Berria - Mundua 2004-08-27
Bada ezabaezinezko desberdintasun bat irudi finkoaren eta irudi mugikorraren artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.
Garbi zegoen Mendebalde modernoko gizakia markaturik zegoela zitalkeria ezabaezinezko bi krimen egiteagatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.