Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur eta bihar lortzen baita eguna gauari irabazian jokatzen hasten deneko pasadizo extu hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.
Afeminatu, fanatiko extu, matxista eta nahinolako artista. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.
Korridore extu eta ilun hartan pilatzen ginen jendetzari zerion surmur etengabea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
Airea hozte hau, aire-geruza extu eta meharrean gertatzen bada, udaberri eta udan esaterako, ihintzetan geldi daiteke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.
Hotz-beroaren jokoa extu eta labur konpondu ohi da gauaren eta egunaren artean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 471. orr.
Nobela honetan sumatu uste dudan gaia interesatzen zait: apaiz eta apaizkondo askoren artean, eta orohar heziera kristau extuak sortzen duen haragi magnifikatze, antsi eta ondorioz errepresio eskizofrenikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.
Ama lurra, berritzen eta berpizten doana, hostoz eta margoz janzten edertzen eta apaintzen, ezin da etxe edo tenplo baten barruan ospatu, ezin da, alegia, toki itxi extuan ospatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.
Akordatzen goiz seko haietan botatako izotzak? Haiek dira bilauak hosto bakoitzaren txorten ttiki extu horrentzat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.
Parean egokitzen nonbait, ezer gustukoa eta eskura duzunean, kontzientzia extuaren estuasuna, burutik behera, bihotzean berotuta, erlijio-sukarretan luzatzen zena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.
Baina, egia esatearen aldera, beste alderdi ona ere seinalatu beharrekoa da: albistegietako extuan ez bezala, asteburuko jardun patxadako hauek zituen gustuko entzuleak, baserritarrak batik bat, eguraldiaren inguruko kontu zabalagoak astintzen genituelako. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 114. orr.
Gari-altsuma esaten zaio garia bakandu ez denean, eta itxiegiaren poderioz, goraka altsumatuta extu hazten denari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.