Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

extremeño izond/iz Extremadurako biztanlea. ik extremadurar.

Inguruko tailerretara jo nuen orduan, eta denetan berdin hasten nintzen: extremeñoa nintzela, ailegatu berria eta ea lanik ba ote zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 195. orr.

Euskalduna izan edo extremeñoa izan, bi pezetagatik lan egiteko prest dagoena eskirola duk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Ez zuen aldatu, esate baterako, gure harreman ona herriko industrian lan egitera etorritako andaluziar eta extremeñoen seme-alabekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 88. orr.

Han elkartzen ziren apopiloak, fabriketako gizonak, edonondik iritsitako horiek guztiak: asturiarrak, galiziarrak, andaluziarrak, extremeñoak... sol y sombrak edaten zituzten, eta tutean, juletean, briskan eta horrelako karta jokoetan aritzen ziren bitartean, beren kontuez hitz egiten zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 135. orr.

Izan ere, ez al ditugu extremeño eta andaluz guztiak prozesioan, Euskal Herrian ate joka...?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 19. orr.

Txiki extremeño-zarauztarrak mistika handiagoa sortu bazuen ere, literatura oparo eta sakonagoaren iturri gertatuko zen gerora nuarbetarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.

Nik konplexuak eduki ditut nire familiaren jatorriagatik, bertsotan ari nintzela behin tipo bat mikrofono aurrean «extremeño puta», eta «mantxurriano» eginez hasi zitzaidan.  Berria - Kultura   2006-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus