Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
extra 1 izond gainerakoa, gehigarria.
Aurretik doanak, badu lan extra bat: aldian-aldian, gaia aldatu beharko du. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 78. orr.
Asteburuetako eta gaueko lanaren hertsadurak ordainduak izaiten ahal litezke ordu extra bezala, edo pausa egunak emendatuz. Herria 2002-07-18
2 (izen gisa)
Extra gisa arrautza bat emanez gero, jornaletik deskontatu egiten zieten ordaintzeko egunean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 254. orr.
3 iz film eta antzerki lan batean hitz egin gabe parte hartzen duen aktorea. ik figurante.
Larunbatetan izebaren tabernan diskoak jartzen dituen arotzak "musikaren negozioan" dabilela esango dizu, laburmetraia batean extra bezala lan egin zuen horma margotzaileak filmmakerra dela etabar. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 116. orr.