Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero misterioa, abentura eta exotismoa ez ziren faltako amaren bizitzan, ezta geurean ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 130. orr.
Folk jaialdi askotan ibiltzen gara eta ohartzen naiz exotismoa dela antolatzaileei gehien interesatzen zaiena. Berria - Kultura 2006-04-22
Ikastegian gora tantaitzen ziren minarete misteriotsu haiek ere, zeinek oraindik ere exotismo faltsuzko jite baldar bat ematen baitiote Massimo d'Azeglio hiribideko gune horri, berak eraikiarazi omen zituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Betiko desagertu diren iragan garaietakoak dira, ez XX. mendekoak, haren gizarte-kontuen arbuioa, marfilezko dorrea, exotismo estetikoa, dotorezia aristokratikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.
Hrabalek asko idatzi zuen haiei buruz, exotismo soziologikoaz eta kostunbrismoaz baliatuz, betiere umorea erabiliz, umore benetan beltza zenbaitetan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.
Integrazioa aldarrikatzen genuen, gure kulturaren unibertsaltasuna gure gizartean benetan txertatzen ari ziren hiztunen bitartez ematen genuen (exotismoa alemaniar langile batek ere ematen zion, bai ba?). gezurrezko argitaratzaileen oharrak, egunerokoaren erabilera, hizkera mistikoa tarteka, heroiaren jitea, exotismo dosiren bat, suspensea... Sartreren testua aipamen kultural anitzez horniturik dago, batzuetan irakurleen adostasuna bilatzen dutenak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 66. orr.
Izen zerrenda horrek halako exotismo sentimendu azkarra berehala pizten du ariman. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 114. orr.
Exotismoz egarri ziren Frantses, Belgikar, eta ere Montreal inguruko zenbait Quebeciar bilduak ziren han uda hartan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 116. orr.