Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exotiko izond urruna, arrotza edo beste herrialde edo giro batekoa gertatzen duena.

Neska exotiko asko dituzu aukeran, malaisiarrak, tailandiarrak, txinatarrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

Basabere exotikoekin: zimino, lehoin, kamelu, ostruka eta bertze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Atzerria eta mundu arrotza ere mundu exotikoak dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Argazki-liburuak ere gustatzen zitzaizkion, leku exotikoak erakusten zituztenak batez ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

Afalorduan ezagutuko nuen Michel de Reyau edo izen exotiko haren ezkutuan gordetzen zen konspiratzailea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 94. orr.

Hasierako Euskara Batu exotiko hura ere eguneroko jardunera egokituaz joan da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.

Prefekturako zerbitzuak ezin zorrotzago dabiltza txertoen kontuan, gaixotasun exotikoak direla eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 391. orr.

Erromantisizmo exotikoa pil-pilean zegoen garai hartan Frantzian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Ondoan, metalezko sare bat, eta Mexikotik ekarritako animalia exotikoak, kaiola berezietan, kuxkuxeroek ez ikusteko moduan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

Egia esateko, ni ez naiz gustu exotikoak dituen gizona, nahiago ditut azal zuridunak beltzaranak baino, eta batez ere ilehoriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Beti aztoratu izan nau aintzira exotiko eta urrunetan igeri egiteko tirriak: amets egin ohi dut Baikal eta Titicaca aintzirekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Korapilatu egiten ziren gauzak zenbaitetan; izan ere, aldaketa haiekin guztiekin, elikadura exotikoa, girotzeko instalazioak, montzoia, eta ez dakit zenbat gauza gehiago... ez nintzen giza itxura nahiko normal bati eusteko gauza izaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 107. orr.

Une hartantxe erabaki nuen gure janari moldeak maiteago nituela exotikoak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Lehenago, gastronomia aristokratikoaren bereizgarria izan zen premiatik urrutiratutako janaria: hari horri jarraiki, ahaltsuak bere estatus soziala produktu garesti eta exotikoak janez (kontsumituz) erakusten du oraino ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.

Mendebaldeko Kristandadea nekazari-gizartea zen orduan, non hiri-bizitza exotikoa baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Era guztietako paisaiak daude; ezagunetik exotikora bitarteko bidaiak; memoriaren eta irudimenaren ezteietatik sortutako istorioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Munduko arrazarik exotikoenak ikustera ohituta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Mendebalde modernoko kultura exotikoaren eduki intelektualaz jabetu ziren hinduak gutxiengo txiki bat ziren, nekazari ezjakin eta behartsuen multzo handi baten gainean kokatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Gazteak ziren, ederrak, sentsualak, zuriak edo beltzak, baina gehienbat mulatoak, gorputzak jainko exotiko eta betegin batek zizelatu zizkienak, zoria bere alde dadotan jokatua zen jainko batek.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta exotikoa (3); eta exotikoak (3); exotiko bat (7); exotiko eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus