Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exorzista (ETCn 42 agerraldi; orobat exortzista ETCn 7 agerraldi eta exorzizta ETCn 7 agerraldi; corpusean exortzista eta exorzizta soilik) iz exorzismoak egiten dituen pertsona.

Elkarrizketa bat Elizbarrutiko exortzistarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Harat-honat zebiltzan judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko.  Elizen arteko biblia   Eg 19,13

Jainko Jauna Eliza santu katoliko eta apostolikoaren baitan zerbitzatu nahi duten guztiei, maila guztietakoei: apaiz, diakono, subdiakono, akolito, exortzista, irakurle, atezain eta kleriko guztiei, erlijioso eta erlijiosa guztiei, donadu eta postulante guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Bazen zatidura bat, aski irrigarria, exortzista lanbiderako Eliza Amak eskatzen duen prestakuntza bereziaren berri ematen zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Etorri zen beraz hiri nagusitik delako exorzizta, apez nagusi edo kalonje horietarik, beltzez, zuriz eta gorriz apaindua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.

Exorziztak bere lana segitzen zuen deusetaz ohartu gabe, latinez otoitz luze-luze batzu kantatuz -boz ederra zuen, apezek hala behar dute- noiztenka mozturik: "Per omnia saecula saeculorum -Amen".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus