Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

exorzismo (orobat exortzismo g.er.) 1 iz deabrua edo izpiritu gaiztoak egozteko erlijio praktika edo erritoa.

Arreta handiz ari ziren entzuten Anastasie esaten ari zitzaiena, alegia, bezperan bertan Beaufleury apaiz jaunak bost deabruk hartua zeukaten emakume bati nola egin zion exorzismoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Eliz-jantziz azaldu zen, elizakoak ematera bezala, eta eskuak luzaturik exorzismoak esan zizkion, lau gizonen artean emakumeari, ahobitsetan eta bihurrika, ohean eusten zioten bitartean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Lizunkeriaren deabruengandik askatu nahiz zebiltzan gorteko hainbat emakumerekin exorzismo luzeak egiten zituen bere egoitzako egongelako sofan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Exorzismo saioak pairatu behar izan nituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.

San Frantziskori, denekin hain ezti ageri ohi zenari, iruditu zitzaion exorzismo hauxe zela egokiena "gezurraren aita" uxatzeko eta biderik onena, umorezko ateraldi batez, anai Rufinoren bihotz abaildua arintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Hans-Christian Schmiden Requiem filma, berriz, 70eko hamarkadan Alemanian gertatutako exorzismo kasu batean oinarrituta dago.  Berria - Kultura   2006-02-18

2 irud/hed

Tisikoa zen aitona, eta beti pentsatu izan dut aitonaren arropa eta koltxoia erretzea, eta, bide batez, Putierre delako haren ipurdia, tisiaren kontrako exorzismo modu bat zela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.

Desesperazio garaikidearen kronika dira, saminari, tristeziari eta ezintasunari eginiko exorzismoa.  Berria - Kultura   2004-04-02

Eskubidea gizon batez jabetzen denean, ez dago exorzismorik hura harengandik erauziko duenik; Jean Parrottinek bizitza osoa emana zion bere eskubideaz pentsatzeari: besterik ez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Estatuaren aurkako exorzismo psikoanalitikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.

Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus