Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
exkaxtu, exkax(tu), exkaxten da/du ad adkor eskastu.
Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa: hezurrak bigundu, azala zuritu, indarrak ahuldu zaizkio, Miserikordiara bidaltzeko errairik ez, eta seme-alabek txandan-txandan aldi baterako etxean hartzen duten atso zahar errukigarri baten gisa dabil gaur behiala hain eder izandako dama hura: iragana beste etorkizunik gabe. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.
Hemen gabiltza denok elkarrekin zuri-zuri, haurridetasun eri batean itoak, guk geuk gure geurekikoa gutartuz eta geuretartzakotuz: horretarainoxe exkaxtu gaitu Etsaiak, edo etsai bat izan beharrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.