Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal, sabela zepelin bat baino handiagoa, albondiga bat ematen zuen bi txotxen gainean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Hitz-joko horrek pulamentu exkaxa adierazteko tankera guztia dauka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.
Ekarriko ditut neronek horrek jaten dituen gauza exkaxak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.
Eta ez da jainkoen edo Venusen gezien ondorio inoiz itxura exkaxeko andretxoa ere maitatua izatea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 303. orr.
Nola izan gaitezke horren atzeratuak, horren itsuak, horren exkaxak? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.
Gizakion arteko harremana gero eta hotzago, gero eta urrunago, gero eta exkaxagoa dela hirietan, alegia, eta animaliekin ez ote duten zenbaitek maitasun premia ase nahi izaten. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.
Apezpiku berria etorri zelarik exkas aire bat aurkitu zion misionesten elkarte horri, hoinbeste apez zeukan diosesa batentzat. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.
Ez dakit zuek, nik eginak baititut kontuak, eta horixe dagokio Kanti: ordu bete exkax, gehien jota. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 101. orr.
Ona zen, baina exkaxa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 128. orr.
Amets eder eta xoramendu aberasgarri izan behar zuen xedea, merkatuko xikana-mikanen bururatze hertsi eta exkaxaren gainean dira ondarrean ahal bezala konpondu, gerokoak geroko. Herria 2004-06-24
Aginagan hiru tanto exkaxez irabazi zuten lemoarrek eta Hernanin 51na bukatu zuten amezketar eta azpeitiarrek, baina Amezketa 2 partida irabazteagatik doa aurrera. Berria - Kirola 2004-02-04
Exkax omen dago lana, eta exkax dagoena balio handiko bihurtzen du eskaintza-eskaeraren legeak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.
Aurpegia zurbil, betzuloak sakon, bluxa urdin hura exkax, orrazkera bera xarmagabe. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.
Bizi, gaizki eta exkax; hortaz, ez bizitzen utzi. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.
Eskura dute hemen azken egunetan eskas izan duzuena. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 164. orr.
Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokonfiantza eta autoestimua bermatu izana. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.
Batzuk atal baten eskas dira. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 98. orr.
Zuhaitz eta landare, harria ez den ororen eskas diren mendietan gaindi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 125. orr.
Eta gure gizonak, hain zuzen, horixe bide zuen exkax, zerbait behar eta: izena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 71. orr.
Bestelako lana, izan ere, lan borondatezkoa, auzolana, hori ez baita batere exkax. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.