Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arantxa Urretabizkaiaren lana deskribatzerakoan intimismoaz hitz egin da, baina Saturno, adibidez, existentzialista da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.
Jertse beltz bat zeraman (oso ongi gogoratzen naiz), zisne-lepoduna, existentzialista-edo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Leturiaren egunkari guztia analisi existentzialista hori besterik ez da funtsean, arretaz irakurtzen duenarentzat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
Borondatearen subjektu existentzialista (Sartre) eta pertsonalista (Mounier) hartzen du ekintzaren zutabetzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.
Nazismoari atxiki arren, Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Bertan laburbildurik aurki daitezke bai konpromiso kristauaren betebeharrak, bai azken modernotasun existentzialistaren askatasuna "jainko" izatearenak; bai San Ignazio eta bai Sartre. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Narrazioak bi ipuin ditu oinarri: "Kain" (1949-1950), kutsu existentzialistakoa, suizidioa duena muina, eta "Tren-geltoki motela" (1953), ostatuko historia baten antzekoa. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.
"Askatasuna" esaten zenean, askatasun politikoa ulertzen zen gehienbat, baina Sartreren eta beste existentzialisten obran (gogoratu hemen, adibidez, ETAren fundatzaileetako baten nobelak, Txillardegirenak), hitz horrek bazuen karga filosofiko berezia, modernitatearekin bakarrik uler zitekeena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Hrabal, hortaz, existentzialista bat da, gainerako gizon-emakumeen bitartez bere buruari galderak egiten dizkiona. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.