Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren pentsamenduaren tesi nagusiak laburbiltzen dituen Existentzialismoa humanismo bat da liburuan Mendebaldeko etika guztia goitik behera zalantzan jartzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Existentzialismoari ezkortasun ikaragarria ikusten nion, baina baita itxaropen argi txiki bat ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 179. orr.
Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.
Existentzialismoaren atmosferan hazi ginenok bederen, balioen oinarriztapen razional absolutu bat ez dugu inola posible ikusten, baina haren premiarik ere ez dugu sentitzen ezertarako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.
Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.
Ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Salamancan, krisi erlijiosoak pitzatua, filosofia positibistatik kontrariora konbertitu den bezala (existentzialismorantz, formula labur batekin esateko), Unamuno etorkizunetik ere iraganera konbertitu da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Poesiak, aldiz, existentzialismo garaikideari heldu dio, norbanakoaren eta munduaren, gizartean arteko talka edo gatazka azaleratuz Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan: Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan, Emmanuel Lévinas-en beste (lako) aren ontologian, José Ortega y Gasset-en raziobitalismoan, Gabriel Marcel-en existentzialismo kristauan, Emmanuel Mounier-en pertsonalismoan eta, jakina, Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan. Berria - Kultura 2006-01-03
Erlijioko kezkak, existentzialismo kezkak. Berria - Kultura 2004-06-04