Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlijioaren ikuspegitik, ordea, Jainkoarekiko erlazioa ez da hain intelektuala, munduaren azalpen razionalari lotua, existentziala baizik: gizakiaren zorionarekin eta horrek azken helburua lortzearekin zerikusi zuzenagoa du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.
Sakonean dugun arazoa existentziala da. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Sakoneko asperdura, existentziala, haserrea ia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 33. orr.
Desegokiak dira, bai ikuspegi biologikoa, bai psikologikoa, bai etiko-morala ere; ez da nahikoa Touretteren sindromeari aldi berean hiru ikuspegi horietatik so egitea, baizik eta barne-ikuspegitik, ikuspegi existentzialetik, gaixotasuna duenak berak duenetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Bultzatzaileak filosofia alemaniarraren periferian dauden pentsalariak ditugu, hots, orientabide kantiar, fenomenologiko, existentzial eta abarretik kanpo daudenak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.
Bere bizitzari erabateko iraulketa eman aurretik, Frantziskok krisi existentzial sakona jasaten du, eta bilaketa-prozesu luze batean sartzen da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Iran mehatxu «estrategiko eta existentzial serioa» dela baina «oso babestuta daudela» gaineratu zuen. Berria - Mundua 2006-03-04
Jatorrizko ETAren pentsamendua eta jarrera existentziala ulertzeko, arazo bat da giltzarria: unibertsalaren irizpidea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 124. orr.
Larritasun eta etsimen existentzial horrek Barojaren pertsonaia askorena ez ezik, egilearen beraren bilaketa intelektuala gidatzen du. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.
Azken hiru igande haietan ez jokatzea baino gogorragoa eta jasangaitzagoa egiten zitzaidan antsietate existentzial neurrigabeko harekin jaiki behar izatea egunero. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.
Rulforen paradigman kezka existentziala (zeinak biziaren mugetatik aurrera ere, hilen artean, kezka izaten baitirau) fatalismoz janzten da. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.
Beti bezala, zalantza existentzialek enbarazu egin zioten erabakitzeko orduan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 103. orr.
Bizitzako egunik txarrena pasatu nuen, bertigo existentzial handi batek hartuta. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.
Hustasun existentziala zorrotz azaltzen du Mikel Lasak, dioelarik: "Jainko hotza daukat ariman". Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.
Eduki existentzialez betetako galderak dira, hainbesteraino non Agustin existentzialistatzat edota existentzialismoaren aitzindaritzat ere hartua izan baita behin baino gehiagotan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.
Diskurtso estetikoa, hots, existentziala. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.
Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala, budismo berezi eta bere erarako baten baitan, eta hortik zetorkion bakea eta sosegua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Arazo existentzialari erantzun estetikoa, estetiko-politikoa emateko prest. «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.
Laburpen moduan dago erabilita, kuantifikatzaile unibertsal eta existentzialaren artean lehenago definitutako baliokidetza dagoela kontuan hartuz: Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.