Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
existentziadun izond/iz existentzia duena.
Gorputz izan ez eta gorputzean aurkitzen ez dena ez da existentziaduna, gizakiaren lehen begiratuan, eta, batez ere, haren irudimenaren arabera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 110. orr.
Existentziadun batek ezin du inoiz ere justifikatu beste existentziadun baten existentzia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 283. orr.
Geure buruaz deseroso, asperturik geunden existentziadun pila bat ginen, ez genuen han egoteko inongo arrazoirik, ez batzuek ez besteek, existentziadun bakoitza, nahasirik, nolabait urduri, sobran sentitzen zen besteen aldean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.