Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

existentzia 1 iz existitzea.

Liburuak egiten duena munduaren ikuspegi berri bat sortzea baita: existentzia eta kontingentziaren arteko lotura.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Izan ere, existentzia honek beste existentzia bat bilatzera behartzen baitzaituzte beti, bera beste existentzia honen menpean egonik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.

Kritikaren zati analitikoan frogatzen da espazioa eta denbora sentsuzko begiespenaren formak baino ez direla, beraz, gauzen existentziaren baldintzak besterik ez direla, hauek agerpenak diren heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Bi printzipioren existentzia defenditzen zuen: ongia eta gaitza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Hiru tesi teologiko kardinalak frogatzen ditu: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Jainkoaren existentzia eta Honen esentzia gauza bat eta bera dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Jainkoa ez da bakarrik gauzen existentziaren kausa arazlea, baina bai haien esentziarena ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 83. orr.

Urte askoan, Adelaren inguruan eratua nuen existentzia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Russellen deskribapen zehaztuen interpretazioan existentzia ez da predikatua, kuantifikatzailea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Eremu diskurtsiboaren azterketa oso bestela dago orientatua; kontua da enuntziatua atzematea bere gertatzearen estutasunean eta singulartasunean; zehaztea bere existentziaren baldintzak, bere mugak finkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Froga bidez zehazki ezar daiteke badela beharrezko existentzia duen zerbait, ez dela inoiz existentziarik gabea izan eta ez dela inoiz halakoa izango, frogekin argiro erakutsiko dudanez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 162. orr.

Ez bada existitzen, kausa bat edo arrazoiren bat izan behar da haren ez existitzeko edo hari existentzia kentzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

Haren esentziak, nahitaez, bere baitan daukala existentzia edo, bestela, haren izaerari dagokiola existitzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 41. orr.

Horretan datza modu finituaren betiera: bere existentzia, jardutearen bitartez, bere esentziaren derrigorrezko ondorio bihurtzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.

Aristotelesek ez du hutsunea onartzen, horren existentziak, espazio hutsaren ideiak, zentzurik ez daukalako harentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Merkatu-egitura ez perfektuen existentziak, alabaina, merkataritza-politika oldarkorrak bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Bere existentziari eustera jotzen dute eta bere esentzia eratzen duten ahalmen-maila esplizitatzera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Nire existentziaz serioski harritzen hasia nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Zein da nire existentziaren zentzua?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Ahots lodi eta erlatsa bat-batean agertu da eta mundua, existentzien mundua desagertu egin da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Existentzia txiki iheslariak ditu bizilagun, txoriak adarretan bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Existentzia hutsa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Arau hauek objektuen erregimena definitzen dute, eta ez errealitate baten existentzia mutua eta, ezta ere, hiztegi baten erabilera kanonikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 59. orr.

Descartesek, hortaz, ez du zalantzarik izango bere existentzia propioan, existentzia hori res cogitans legez ulertzen badu ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Mendebaldeko mundua [...] historia sinikoan adituak direnengandik kanpo, apenas ohartu den Liu Pangen existentzia historikoaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Mundu errealean existentzia fenomenikorik ez duen sinbolo baten "forma globalaren" zentzuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Existentzia faktikoa fenomenologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.

Hala iristen da musikak, denborazko arterik baldin bada denborazkoena denak, zenbaitetan espaziozko existentzia duela esatera, sinfonia klasiko bat sekuentziaz sekuentzia atzematen baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diltheyren ekarpenari Sören Kierkegaard-en existentzia-larritasuna gehitu zion Martin Heideggerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Eraketa-arauak banaketa diskurtsibo batean ematen diren existentzia-baldintzak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.

Ahalbide-legeez eta existentzia-arauez, izendatzen edo deskribatzen diren objektuentzako baieztatzen edo ukatzen diren harremanetarako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Existentzia-esakune horren oinarrian sentsazioa dagoela frogatzen du, zeina, ondorioz, sentimenari dagokion.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrenbestez, denborari giza existentziaren analisia hedatu zitzaion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Gizarte-existentzia bat duelako, komunika daitekeelako, zirkula dezakeelako, sortzaileaz beraz gainera beste batzuek ere uler dezaketelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

5 ez-existentzia

"Beste" nagusiaren ez-existentzia ekibalentzia honetan oinarritzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

Haren esentzia, dauzkan neurri eta itxurarekin batera, nahitaezko existentziakoa da; ez du izaki erabakitzaile bat behar izan, ez eta existentzia nahiago izan dionik, ez-existentzia baino, Harengan ez-existentzia erabat ezinezkoa delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.

Zentzuek hautematen dituzten esentzietatik kanpoan nahitaez zerbait badela frogatu zaigunez gero, esentzia horien ezagutza adimenaren bidez besarkatuz, badiogu zerbait horretaz existitzen dela, eta horrek esan nahi du haren ez-existentzia ezin onartuzkoa dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.

Ezjakintasuna, ahanztura, ukazioa eta ez-existentzia; lotura hori apurtu behar dugu, amaierarik ez duen ikerketarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atomoen existentzia (3); bai existentziaren (5); bai existentziaren aldetik (3); baten existentzia (16); baten existentziaren (4); baten existentziaz (3); beharrezko existentzia (9); bere existentzia (34); bere existentziaren (18); bere existentziaz (3); beren existentzia (4); beren existentziaren (3); da existentzia (4); den eta existentzia (4); den existentzia (3); du existentzia (4); du existentziarik barne (3); du haren existentzia (3); duen existentzia (3); esentziaren bai existentziaren (3); eta existentzia (24); eta existentzia mugatua (5); eta existentziaren (4); eta haren existentzia (3); eta jainkoaren existentzia (5); existentzia adierazten (5); existentzia baieztatzen (7); existentzia baino (7); existentzia barne (11); existentzia barne hartzen (10); existentzia bat (5); existentzia baztertzen (29); existentzia baztertzen duen (11); existentzia baztertzen duten (10); existentzia bera (12); existentzia bera ere (3); existentzia berezi (3); existentzia edo (10); existentzia erabat (3); existentzia ere (3); existentzia eta (22); existentzia ez (14); existentzia ez da (3); existentzia ez dela (3); existentzia ez existentzia (3); existentzia ezeztatzen (4); existentzia ezin (3); existentzia ezinezkoa (4); existentzia frogatzeko (4); existentzia frogatzen (3); existentzia gorets (3); existentzia gorets bedi (3); existentzia hori (3); existentzia hotel (4); existentzia hotela (8); existentzia hotelaren (3); existentzia hotelera (3); existentzia hutsa (3); existentzia kentzen (3); existentzia modu (3); existentzia mugatua (5); existentzia mugatua duen (4); existentzia nahiago (3); existentzia nahiago izan (3); existentzia ukatu (3); existentzia ukatzen (5); existentzia ukatzen duen (4); existentzia zalantzan (4); existentziak ez (5); existentziarako beharrezkoa (3); existentziaren aldetik (8); existentziaren berri (4); existentziaren bitartez (3); existentziaren eta (6); existentziaren froga (4); existentziaren kausa (11); existentziaren mailan (3); existentziaren zentzua (4); existentziarik barne hartzen (3); existentziarik ez (5); ez du existentziarik (4); ez existentzia (12); ez existentzia baino (6); gauza horren existentzia (4); gauzaren existentzia (15); gauzaren existentzia baztertzen (8); gauzen existentzia (7); gauzen existentzia baztertzen (3); gauzen existentziaren (6); giza existentziaren (4); gorputzaren existentzia (8); gorputzaren presenteko existentzia (5); gure existentzia (8); gure existentziaren (5); gure gorputzaren existentzia (3); guztien existentziaren (3); haien existentzia (10); haien existentziaren (5); haren existentzia (34); haren existentzia baieztatzen (3); haren existentzia eta (6); haren existentzia ez (3); haren existentziaren (7); haren existentziaren kausa (3); haren existentziaz (3); herriaren existentziaren (3); horien existentzia (5); horren existentzia (14); horren existentzia baztertzen (3); infinituaren existentzia (3); izpirituaren presenteko existentzia (3); jainkoaren existentzia (46); jainkoaren existentzia eta (4); jainkoaren existentzia gorets (3); jainkoaren existentziaren (7); jaungoikoaren existentziaren (3); munduaren existentzia (5); nire existentzia (13); nire existentziaren (5); presenteko existentzia (16); presenteko existentzia baztertzen (7); zaldiaren existentzia (3); zeinaren existentzia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus